Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

Ideko-IK4k ultradoitasuneko laborategia indartu du ekipamenduetan egindako inbertsio handiarekin.

Ideko-IK4k ultradoitasuneko laborategia indartu du ekipamenduetan egindako inbertsio handiarekin.

1.000.000 € baino gehiago, Estatuko Aurrekontu Orokorretatik emandako diru-laguntza, erabili dira aktibitatearen hiru arlotarako: Exigentzia altuko dinamiketarako ekipamendu aurreratua, neurketa aurreratuko eta suntsigarriak ez diren entseguetarako ekipamendua, eta fabrikazio prozesu alternatiboetarako ekipamenduak.


Ekipamendu berri hauek indartu egingo dute zentroaren Ikuskaritza eta neurketako laborategia, eta areagotu egingo da Ideko-IK4k eskaintzen dituen zerbitzu estandarizatuak.


Zerbitzu estandarizatu hauek 2.000m2-ko azalera duen tailerrean lantzen dira, beti ere zerbitzuak eskatzen duen neurrian. Ereduen tailerrean ohiko prozesuak egiten dira eta beste tailerrean doitasunezko mekanizaturako ereduak, azken hau klimatizaturik egoteak planta guzitaren kontrol termikoa errazten duelarik.


Zentroa osatzen joan da hainbat laborategiren laguntzarekin etaez bakarrik bere aktibitatea ikerketa eta teknologien garapenean oinarrituz, baita bezeroak eskatutako zerbitzu estarandarizatuak eskainiz ere. Zentzu horretan baditu Ultradoitasuneko laborategia, ikuskaritza eta neurketako laborategia, mikromekanizatuko laborategia, Laser teknologien erabilerarako laborategia, composite materialen ikerketarako laborategia eta azkenik osagaien laborategia.

    NABARMENDUTAKO BERRIAK