Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

Fabrikatzeko askatasuna: Doitasun handiko eragingailua industriako tornuetarako

Fabrikatzeko askatasuna: Doitasun handiko eragingailua industriako tornuetarako

IK4-IDEKOko ikertzaileek doitasun handiko eragingailu bat garatu dute, geometria libreko osagaiak industriako tornuetan landu ahal izateko, aeronautikako edo automobilgintzako sektoreetarako.

Gailua, Fast Tool Servo izenekoa, torneaketarako eragingailu azkarra da, zeinaren bidez piezaren biraketa eta piezaren abiadura handia sinkronizatu daitezkeen.

Tresna honekin axisimetrikoak ez diren formak eta geometria libreko osagaiak egin daitezke (free-form) industriako tornuetan, eta orain arte ekipo horietan biraketa piezak fabrikatzea baino ez zegoen.

Gida aerostatiko baten gainean muntatutako eragingailu piezomagnetiko batek jartzen du martxan garapena, eta erremintaren benetako desplazamendua erregela optiko batekin neurtzen da.

IK4-IDEKOren soluzioarekin kostuak aurreztu daitezke osagaien fabrikazio prozesuan, izan ere, gaur egun tornuak baino konplexuagok, sofistikatuagoak eta garestiagoak diren ekipoetan egin behar izaten dira osagaiak.

Merkatuan dauden eta Fast Tool Servoren antzeko ezaugarriak dituzten eragingailuak hein txikiagoetara mugatzen dira. Garapen hori ahalik eta abiadura handienez mugitu daiteke, 20 mm-ko hein bateraino.

Garapena Makina-erremintaren Espainiako Bienalean erakutsiko du zentro teknologikoak, beste soluzio batzuekin batera, industriako fabrikazio ingurunetara teknologia aurreratua transferitzeari lotuta duen espezializazioaren baitan.

Horrelako gida motek eragingailu elektromagnetikoarekin batera, IK4-IDEKOren berezko diseinua baita, eta erregela optikoen erabilerak ekipoak goreneko doitasun estandarrak lortzea bermatzen dituzte.

Doitasunezko ingeniaritzako diseinu bat da. Garapenaren helburua zen abiadura eta indarraren artean oreka lortzea", azpimarratu du IK4-IDEKOren ikertzaile Gorka Aguirrek.

    NABARMENDUTAKO BERRIAK