Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago jaso dezakezu Cookie Politika orrian.

Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
PROIEKTUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

REFORMA

Aurreformaketa monitorizaturako teknologia berria konpositeen zurrungailuetarako

REFORMA

Pisua murriztea ez da egitura pieza metalikoak konpositezko piezekin aldatzeko justifikazio bakarra. Egitura piezen garapen berriek ekoizpen kostuak, beharrezko inbertsioa eta produktibitatea orekatzea bilatu behar dute.

Gaur egun, aireontzien hegalen eta egonkortzaileen konpositea zurruntzeko gailuen fabrikazio prozesua da karbono zuntzeko oihalak eskuz edo automatikoki ijeztea, produktibitate oso txikiarekin, eta zurrungailu bakoitzerako molde desberdin bat erabiltzea.

DANOBATen ADMP® izenekoa (Automated-Dry-Material-Placement) ijezketarako oso aukera produktiboa da, zeinak zurrungailu zuzenak sortzeko bidea eman baitezake, horien konformazio prozesu automatikoa molde egokikor batean egin beharko litzatekeelarik.

REFORMA proiektuak konformazio prozesu automatiko berri bat garatuko du, molde unibertsal edo egokikor bakar batean oinarrituta, zurrungailu aeronautikoak fabrikatzeko, pieza bakoitzaren fabrikaziorako beharrezkoak diren molde guztiak kenduta.

 

ERRONKA

Proiektu honen helburua da aeraonautikako egitura piezetarako konpositearen zurrungailuak fabrikatzeko prozesu berri bat garatzea, DANOBATen ADMP® teknologia zurrungailu zuzenaren ijezketa erabiliz eta ondoren molde unibertsal bakarrean konformazioa eginez prozesuaren produktibitatea handitzeko. Produktibitatearen bat-bateko igoera batez ere ADMP® teknologiaren bitartezko ijezketagatik izango den arren, etapa hori ezin izango da egin molde unibertsalaren bitartezko konformazio teknologia garatu gabe. Horretarako, prototipo bat diseinatu eta fabrikatuko da eskalan, prozesua monitorizatzeko eta prozesuaren parametro optimoak ezagutu ahal izateko.

 

EMAITZA

REFORMA proiektuan garatutako lanek zurrungailuak fabrikatzeko teknologia berri bat emango dute. DANOBATek erabat berria den teknologia disruptibo bat eskaini ahal izango dio aeronautikaren merkatuari, gaur egun daudenak baino prestazio eta aukera askoz handiagoekin.

Proiektu honek konpositeak fabrikatzeko prozesu automatikoen lehiakortasuna areagotzea dakar zuzenean, izan ere, garatutako soluzioak prozesuaren produktibitatea hirukoizten du eta ekoizpen kostuak nabarmen murrizten ditu.

KIDEAK

Proiektuan IDEKO-k eta DANOBAT-ek hartu dute parte.

FINANCIADO POR