ESKATU INFORMAZIOA

 
PROIEKTUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

PRE5EJES

Bost ardatzetan fresatzeko soluzio oso baten garapena, doitasuneko eskakizunik handieneko aplikazioetara bideratuta

PRE5EJES proiektuak bost ardatzetan fresatzeko soluzio oso baten garapena jasotzen du eta enpresa bakoitzerako espezifikoa den soluzioa garatuko da. Fresaketako soluzio oso bat garatuko da bost ardatz jarraitutan mekanizatzeko. Horren barruan sartzen da elementu hauen garapena: buru bat eta pieza mahai bat posizionamendu jarraiturako laugarren eta bosgarren ardatzetarako; makinaren doitasuna ezaugarritzeko eta hobetzeko sistemak prozesu honetara egokituta; eta metrologia aurreratuko teknika pieza mekanizatuen kalitatearen analisirako.

Bost ardatzeko buru berriak oraingo buruen zinematika berberean oinarrituko dira, eta kanpotik antzeko itxura edukiko dute, baina barrutik, berriz, beren gainerako buruen oso bestelakoak izango dira. 5 ardatzetan mekanizatzeak eskatzen du ardatz artikulatu biek eragintza bereizita edukitzea, eta erremintaren biraketarekiko ere bereizita edukitzea. Horregatik, erremintaren eragintzari buruaren kanpoaldeko eragintza batetik eutsiko zaio, eta bi eragintza berri sartu beharko dira buruaren barruan.

ERRONKA

Garapen honen lehen erronka teknikoa buru horrekin ebaketa ahalmen handia lortzea da. Bigarren erronka pare handiko motorrak sartzea izango da, motorretan bero asko sortuko baita. Hirugarrena berriz, buru honen zehaztasunik handiena bermatzea da. Laugarren erronkak bost ardatz dituzten aplikazioek eskatzen dituzten mekanizazio ibilbideen konplexutasunarekin zerikusia dauka, pieza programaren mailan tratatu behar den geometriaren eta kontroleko interpolazio funtzioen diskretizazio handia eskatzera eramaten baitute. Bukatzeko, bost ardatzeko mekanizaziorako proiektuan garatu diren soluzioen doitasuna frogatu beharko da, merkatuak identifikatzeko modukoa den eta bere doitasun eskakizunak betetzen dituen pieza bat fabrikatuz.

EMAITZA

Bost ardatzetan fresatzeko buru berrien garapena balio erantsi handiko aplikazioetarako; produktibitate eta doitasuneko eskakizun handiekin, bat SORALUCErako eta beste bat MASTED ASSEMBLYrako. Bost ardatzetan piezak doitasun eta produktibitateko eskakizun handiak betez fabrikatu daitezkeela frogatzea.

KIDEAK

PRE5EJES proiektuan entitate hauek hartu dute parte: IDEKO, SORALUCE, MASTED ASSEMBLY eta MECANIZADOS NOVAK.

ERAKUNDE FINANTZATZAILEA