Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

MEKANIZAZIO PROZESUETAN AZALTZEN DIREN BIBRAZIO ARAZOAK MURRIZTEKO IRTENBIDE BERRIEN AURKEZPENA

MEKANIZAZIO PROZESUETAN AZALTZEN DIREN BIBRAZIO ARAZOAK MURRIZTEKO IRTENBIDE BERRIEN AURKEZPENA

IK4-IDEKO, IK4-TEKNIKER eta beste 10 bazkidek, Europako DYNXPERTS proiektuan garatu diren eta Makina-erreminta sektorerako 3 patente eta bi produktu ekarri dituzten gaiak azaldu ditu ekainaren 26 eta 27an.

IK4-IDEKO buru izan duen DYNXPERTS proiektua “Errendimendu dinamiko optimodun Plug-and-Produce Osagaiak Fabrikazio sistementzat”, erronka estrategikoa izan da bere 12 bazkideentzat. Ezartzeko errazak diren eta prozesuaren aldaketetara egokitzen diren gailuen bidez, Fabrikazio Sistemen sorkuntzari ateak ireki dizkio proiektu honek. Proiektu hau, makina eta prozesuen portaera dinamikoaren optimizazioa eta karakterizazioa lantzen dituen IK4-IDEKOko “Dinamika eta Kontrola” Ikerketa lerroaren baitan kokatzen da.

Produktibikatearen eta prozesuen kalitatearen hobekuntza

Proiektu honen emaitza nagusia, produkzio-katearen produktibikatea eta prozesuen kalitatea hobetzeko "plug-and-produce" osagaiak garatzea izan da, zehatz mehatz, produkzio prozesuan osagai gakoak diren makina-erreminta arloan.

Mugak gaindituz

Gaur egun, makina-erremintak konplexuak dira eta sentsore eta eragingailuz beterik daude. Hala ere, sistema hauen neurketa eta ekintza puntuak orokorrean ebaketa gunetik urrun kokatzen dira eta maiztasundun bandaren zabalera ez da bibrazioak ekidin eta portaera dinamiko egokia ziurtatzeko besteko zabala izaten. DYNXPERTS proiektuak muga hauek gainditu ditu, eragingailu eta sentsoreak mekanizazio puntutik ahalik eta gertuen kokatuta.

Instalazio erraza eta eragiketa konplexuagoak

Garatu diren "plug-and-produce" osagaiek, sentsoreak, eragingailu aurreratuak, erabilera erraza duen softwarea eta zenbait aplikazioetan material adimendunak dituzte. Makina-erremintan erraz instalatzearen ondorioz, berauen funtzionalitatea eta produktibitatea handitzea dakar. Horrela, eragiketa konplexuagoak egiteko gaitasuna eman eta era berean, akats edota istripuak gutxitzea eragiten dute.

Helburu honekin, DYNXPERTS proiektuak osagai adaptatiboen belaunaldi berria garatu du, bi makina-buru mekatroniko erantsita; lehena, par handia eskatzen duten prozesuentzat eta bigarrena, lebitazio magnetikoan oinarritzen den abiadura handiduna.

Proiektuak, 3 patente eta merkaturatzeko prest dauden 2 produktu ekarri ditu. Bestalde, bi erabiltzaile proiektuan garatutako baldintzak ebaluatzen ari dira.

Proiektuan bazkideek egindako lan bikainari esker, 3 asmakuntza patentatu dira; fresaketarako makina-buru mekatroniko berri bat, hedy korrontean oinarritutako motelgailu autosintonizagarri bat eta fluido magnetorheologikoan oinarritutako sistema bat forma konplexudun piezak lotzeko. Elementu hauek makina originalean erraztasun handiarekin lotzen dira, mekanizazio prozesuan makina-erremintan sortzen diren bibrazioak ezabatu edo moteltzeko, moteltzeko estrategia aktibo bat erabiliz.

Ikerketa honen beste emaitza bat, katalogoan erabilgarri dauden bi produktu berri sortzea izan da. Lehenengoa, MICA eragingailua da; merkatuan aurkitu dezakegunarekin konparatuta, bolumen txikiagoan indar handiagoa sortzen du. Bigarrena, UC65 Kontrolatzaile digitala da; sistema mekatroniko konplexuak kontrolatzeko diseinatu da.

Zentro Teknologikoek (IK4-IDEKO, IK4-TEKNIKER, RWTH, CNRS, BME, UPV-EHU) abangoardia teknologiak garatu dituzte; besteak beste, makinan txertatu dituzten motelgailu aktiboak, kontrol adaptatiboak, lebitazio magnetikoa, egonkortasun ereduak, wireless komunikazioa eta energiaren biltegiratzea. Bestalde, Makina-erremintaren fabrikatzaile diren SORALUCE eta FIDIA izan dira industriak dituen beharrak zeintzuk diren transmititzeaz arduratu direnak eta garatu diren osagaiak beraien makinetan txertatu dituzte. Azkenik, osagaien fabrikatzaile diren CEDRAT, PLANLAUF, Dr. MATZAT eta GOIALDE enpresek, osagai adaptatiboen belaunaldi berria sortu dute.

DYNXPERTS proiektuan, Europako 5 herrialdeetako 12 bazkidek parte hartu dute. IK4-IDEKOn elkartuko dira ekainaren 26an eta 27an Europako Batzordeari garapen hauen berri emateko. Patzuergo honetan, enpresa, ikerketa zentro eta unibertsitateek parte hartzen dute eta 5.1 M€ko aurrekontua izan du, 3.5 M€ komunikateak finantzatu duelarik.

Proiektuari buruzko informazio gehiago: http://www.dynxperts.eu/

Demostrazioen bideoak youtube kanalean ikus daitezke: http://www.youtube.com/user/dynxperts

    NABARMENDUTAKO BERRIAK