Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

Ideko-IK4k eraginkortasun handia duen eta ingurumena errespetatzen duen artezketaren inguruko proiektu europear bateko lidergoa izan du, MCG teknologia duen hozketarako teknologia berritzaile baten bidez.

Ideko-IK4k eraginkortasun handia duen eta ingurumena errespetatzen duen artezketaren inguruko proiektu europear bateko lidergoa izan du, MCG teknologia duen hozketarako teknologia berritzaile baten bidez.

Ideko-IK4k Eraginkortasun handia duen eta Ingurumena errespetatzen duen teknologia berri bat garatzeko proiektu bat gidatu du artezte prozesuetan erabiltzeko. Europako Batzordeak finantziatu duen CAMEL-MCG proiektua, CAPACITIES programaren barne dagoen ekintza bat da, zehazki Research for the Benefit of SMEs gisako proiektu bat da, hau da "PYMES"-en onurarako ikerketa.

 

Proiektuak, CAMEL-MCG izenekoak, "Artezte ekologikoa eta eraginkortasun handikoa bilatzen du, ahalik eta hozgarri kantitate txikiena erabiltzen duen teknologian oinarritua". Bertan planteamendu berri bat garatzen da, Minimum Coolant Grinding edo MCGa alegia, gaur arte erabili izan den MQLa ordezkatuko duena. Izan ere, MQLa arrakasta handiz erabili izan da zulaketa, torneaketa edo fresaketa eragiketetan, mozketa gunearen gainean likido hozgarria hautseztatuta edo atomizatuta, baina artezketa prozesuetan, ordea, MQLa ez da batere eraginkorra, harriaren osaera bestelakoa delako.

MCG teknologia, artezketa prozesuetan MQLa ordezkatuko duen aplikazioa

MCG teknologia (Minimal Coolant Grinding) artezketa lanetan lubrifikaziorako eta hozteko erabiltzen den metodo bat da. Metodoak, funtsean, harriaren zuloen barruan olioa izozten du hozteko iturri bat erabilita, gero izoztutako olio horrekin artezketa egiteko. Solidotutako olioa harriaren poroek osatzen duten labirintoaren barruan harrapatuta geldituko da, eta ezin izango da irten harriaren indar zentrifugoaren menpe egon arren. Artezketa prozesuan sortutako beroak olioa urtuko du materiala harrotzen den unean eta lubrifikazioa eragingo du, bai eta olioa sartzea eta kontaktuko luzera guztian zehar zabaltzea ere. Teknika hori Idekok patentatu du. Teknika horrekin lubrifikatzailearen bidez kontaktuaren luzera osora iris daiteke artezketa eragiketan zehar, torneaketan eta fresaketan erabili ohi diren MQL metodoekin ez bezala, metodo horiekin oso kasu apartetan eta bakanetan posible baita hori.

Azaroaren 10ean eta 11n CAMEL-MCG izeneko 7. programaren baitan garatu den CRAFT proiektuaren Kik Off meetinga egin zen Ideko-IK4k Elgoibarren dituen instalazioetan. Ekitaldi horretan partzuergoan elkartutako erakunde guztiek hartu zuten parte, hau da, Espainiako, Portugalgo eta Alemaniako 6 PYMEek, Espainiako eta Alemaniako 4 IDTek eta Portugalgo bazkide industrial bakarrak, PYME ez denak. Bileran zehar Idekok proiektuaren aurretik MCG metodoan egindako aurrerapenak aurkeztu ziren eta MCG metodoarekin artezketa bat egin zen proba moduan Idekoren instalazioetan.

Ideko-IK4 proiektuaren gidaria da eta bazkide guztiek garatutako elementuen azken prototipoetan behar bezala muntatzeaz arduratzen da, bai eta beraien zehaztapenen definizioaz eta kontrolaz eta azken erakusketa egiteko erabiliko diren makinetan ezartzeaz ere. Erakusketarako hiru makina erabiliko dira: Artezketa laukoa, artezketa zilindrikokoa eta artezketa zentrogabekoa. Bazkide bakoitza makina horietan instalatuko den elementu batez arduratuko da: harria, lubrifikatzailea, gasaren tobera, olioaren tobera, erauzte sistemak, makina... edo, bestela, azken erabiltzaile gisa parte hartuko du.

Proiektua Ideko-IK4k fabrikazio prozesuak hobetu eta optimizatzeko Produkzioaren Gestioko Linean garatzen dituen ekintzetako bat da. Linea horretan garatutako jarduera aplikazio berezietara bideratutako fabrikazio prozesuak zehaztu, garatu eta hobetzea da nagusiki, bai eta prozesu horietarako produkzio gestiorako ereduak definitzea eta gomendatzea ere.

    NABARMENDUTAKO BERRIAK