ESKATU INFORMAZIOA

 
DIBULGAZIO ARTIKULUAK

Gure artikulu zientifiko, tesiak, metodoak, memoriak eta zabalkunde teknologikoa.

Industriak etekin handiagoa aterako dio Big Datari, DITAS europar proiektuari esker

Industriak etekin handiagoa aterako dio Big Datari, DITAS europar proiektuari esker
Ekimen honek, zeinetan IK4-Idekok parte hartzen duen, esparru operatibo berri bat proposatzen du AUIDen garatzaileentzat; hots, Cloudek eta Fog Computingek dituzten mugak gainditzeko gai izango den esparru operatiboa.

IK4-Idekok industriari lagunduko dio Big Datak eskaintzen dituen onurei etekin handiagoa ateratzen. Hain zuzen, DITAS europar proiektuaren bitartez, datuen erabilera intentsiboko aplikazioen  (AUID) garatzaileentzako eragikera esparru bat garatzeko lanean hasitakoan egingo du, euren sorkuntza, abiaraztea eta kudeaketa hobetzeko.

Hainbat iturri heterogeneotatik datozen geroz eta datu ugariagoak modu eraginkor, zuzen eta seguruan kudeatzeko gai diren datuen erabilera intentsiboko aplikazioak (AUID) garatzeko dagoen geroz eta premia handiagoak hainbat arazo ditu; esaterako, ingurune heterogeneo eta banatuetan sakabanatutako datuak izatea, edo sentsoreek, gailu adimendunek eta tradizionalek osatutako azpiegituren konplexutasuna. 
ARTIKULU OSOA IKUSI

Maiatza 2017

INFORMAZIO GEHIAGORENTZAT JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN

(34)943 748 000

ARTIKULU ERLAZIONATUAK

Ez dago artikulu erlazionaturik