Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago jaso dezakezu Cookie Politika orrian.

Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
DIBULGAZIO ARTIKULUAK

Gure artikulu zientifiko, tesiak, metodoak, memoriak eta zabalkunde teknologikoa.

IK4-IDEKOk Productive4.0 ekimenean hartuko du parte, IKTen eta elektronikaren bitartez industria digitalizatzea sustatzeko

IK4-IDEKOk Productive4.0 ekimenean hartuko du parte, IKTen eta elektronikaren bitartez industria digitalizatzea sustatzeko
Euskadik rol garrantzitsua jokatuko du Europako industriaren digitalizazioan. Izan ere, EAEko 11 erakunde hasi dira lanean 4.0 Industriaren inguruan merkaturatutako europar ekimenik handienean: Productive4.0 programa.

Productive4.0-k 4.0 Industriaren ikuspegi teknologikoak eta kontzeptuak lantzen ditu; esaterako, IIOT (Gauzen Internet Industriala), CPS (Cyber Physical Systems) eta Automatizazioa. “Arlo horiek bat datoz, bete-betean, zentro teknologikoan IKTen eta Automatizazioaren taldean irekitako ikerketa ildoekin”. 

Horregatik, proiektuko parte hartzea gidatuko du, Dinamika eta Kontrol, Diseinu eta Doitasunezko Ingeniaritza eta Fabrikazio Prozesuak taldeekin batera. Helburua da automatizazio irtenbide aurreratuak sortzea, eta digitalizazio kontzeptuekin osatzea, nola oso automatizatutako ekoizpen lerroen hala makina autonomoen ekoizpen prozesuak hobetzeko. Horretarako, DANOBATGROUPeko makinei buruzko kasu praktikoak definitu eta landuko dira.

19 herrialdetako 109 erakunde ahaleginduko dira ekimen honen bidez Europako industriaren digitalizazioa bultzatzen. Horretarako, IKT teknologiak eta elektronika baliatuko dituzte, digitalizazio bateratuaren ikuspegiarekin hainbat industria sektore landuz.

Artículo publicado en empresa XXI sobre Productive 4.0

Urtarrila 2018

INFORMAZIO GEHIAGORENTZAT JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN

(34)943 748 000