Konparazio garrantzitsu bat aurkezten da, helize aldakorreko horzdun erreminta konbentzionalekin egindako fresaketa prozesuen egonkortasun portaerarekin loturik. Dokumentuak fresaketa orokorreko eredu bat aurkezten du, proportzionalki moteldu gabeko edozer sistemari lotua. Erdidiskretizazioko eta maiztasun anizkoitzeko soluzio zabaldua ezartzen da fresaketa geldikorraren egonkortasuna kalkulatzeko. Industri inguruneetan egindako neurketek algoritmo orokorra baliozkotzen dute; algoritmo horren bitartez, aurresan litezke geometria opzionaleko ebakigailu zilindrikoen bidez egindako fresaketa prozesuen egonkortasun baldintzak. Kalkuluek eta neurketek baieztatzen dutenez, arbastu eragiketetarako, horzdun ebakigailuen bidez eskuratu liteke egonkortasun irabazirik handiena. Era berean, erakusten da helize aldakorreko fresagailuek egonkortasun portaera hobea izan dezaketela, baldin eta haien geometria optimizatuta baldin badago emandako ebakitze eragiketarako.