ESKATU INFORMAZIOA

 
ARTIKULU ZIENTIFIKOAK

Gure artikulu zientifiko, tesiak, metodoak, memoriak eta zabalkunde teknologikoa.

EGILEAK:

Phased array ikuskapenerako sistema baten garapena trenen ardatz trinkoen saiakuntzak egiteko ardatzen muturretik

Phased array ikuskapenerako sistema baten garapena trenen ardatz trinkoen saiakuntzak egiteko ardatzen muturretik

Material birakarian erabilitako ardatz muntatuen osotasun estrukturalak garrantzi handia duka trenen industriarako eta industria horren bezeroentzat. Azken 15 urteetan, soilik Europan 33 hildako eta 48 zauritu egon dira trenaren ardatzen hutsegiteengatik.  Ikusizko ikuskapenak, partikula magentikoen bitartezko ikuskapenak (MPI) eta ultrasoinuen bidezko ohiko saiakuntzak ardatzen saiakuntza ez-suntsitzaileetan (NDT) erabili ohi diren jardunbideak dira. Halere, ikuskapenerako prozesu horietako batzuetarako ezinbestekoa da ardatz muntatuak bagoi edo lokomotora bateko bogietatik ateratzea eta erabat desmuntatzea ardatzetara errazago iritsi ahal izateko. Ultrasoinuen bidezko phased array teknikekin (PA), berriz, trenen ardatzen ardatzen muturretik egin daiteke saiakuntza, ardatza eta bogiea desmuntatu beharrik izan gabe, horretarako behar diren malgutasuna eta ikuskapen ahalmenak eskaintzen baititu teknika horrek. Txosten honetan AxleInspectekin elkarlanean arituta egin den proiektua aurkezten da. Proiektua, PA ikuskapen sistema garatzeko egin da, diametro desberdineko ardatz trinkoak  in situ frogatzeko, ardatzen muturretik eta oso-oso gutxi desmuntatu behar izanda.  Txosten honek ardatz trinkoen eskanerraren diseinua azaltzen du, bai eta PA ikuskapen sistemarekin elkartzeko modua ere (softwarea, pultsuen igorlea-hartzaile, eta PAUT zunda) Bukatzeko, sistema orokorrean trenen hainbat ardatz trinkorekin lortu diren emaitza esperimentalak aurkezten dira.

ALDIZKARIA/HITZALDIA:

INFORMAZIO GEHIAGORENTZAT JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN

(34)943 748 000

ARTIKULU ERLAZIONATUAK

Ez dago artikulu erlazionaturik