Zerbitzu astunen fresaketa prozesuen produktibitatea mugatua da, makina-erremintaren egituraren malgutasun dinamikoarekin loturiko chatterra dela-eta. Abiadura handiko mekanizatzean, ezaugarri dinamiko kritikoak eta ondorengo prozesuaren egonkortasuna neurri handi batean erremintaren edo erreminta-etxearen baitan daude, eta ez pieza mekanizatuaren, mekanizatuaren posizioaren eta aurrerapenaren norabidearen baitan. Azken faktore horiek, ordea, eragin handia dute zerbitzu astunen eragiketen egonkortasunean; ondorioz, egungo egonkortasun-ereduak ez dira egokiak eragiketa mota hauen egonkortasuna aurreikusteko.
Azterketa honen helburua da egonkortasun eredu estandar bat proposatzea, zerbitzu astuneko eragiketen arloan berariazko hobekuntzekin, kontuan izanik laneko espazio guztia eta aurrerapenaren norabideak. Eredu hau erabiltzen da oinari bezala prozesuak planifikatzeko eta erremintak hautatzeko metodologia unibertsal bat garatzeko. Azkenik, proposaturiko metodoa bi kasu praktikoren bidez egiaztatzen da esperimentalki; kasu horietan, altzairua arbastatzeko ohiko eragiketa bat arrakastarekin optimizatzen da bi makina desberdinetarako. Horrela, garaturiko metodologiaren erabilgarritasuna frogatuta geratzen da.