ESKATU INFORMAZIOA

 
ARTIKULU ZIENTIFIKOAK

Gure artikulu zientifiko, tesiak, metodoak, memoriak eta zabalkunde teknologikoa.

EGILEAK:

Ebaluazio metodo bat eta diseinuan laguntzeko sistema bat (DSS) makina-erreminta iraunkorrak diseinatzeko

Ebaluazio metodo bat eta diseinuan laguntzeko sistema bat (DSS) makina-erreminta iraunkorrak diseinatzeko

Fabrikazio iraunkorra ekoizleek dituzten erronka nagusietako bat da mundo osoan. Iraunkortasunaren terminoa sarri erabiltzen den arren, ez dago garbi modu operatiboan zer den iraunkortasuna industria eta produktu batzuetan aplikatuta. Dokumentu honetan makina-erremintaren industriari heltzen zaio eta etorkizunean makina-erreminten diseinu iraunkorra ahalbidetzeko tresna eta metodo espezifikoak propsatzen dira, hala nola fabrikazio iraunkorrerako bideratzaile bat. Literaturaren berrikuspena bi zati nagusitan bereizten da.

Hasteko, iraunkortasunaren kontzeptua analizatzen da ikuspegi orokor batetik produktuan zentratuago dagoen beste bateraino, zeinak produktuaren iraunkortasuna neurtzeko adierazke nagusiak erakusten due. Halere, iraunkortasunean inplikatutako hiru dimentsioen ebaluazioa irizpide askoko arazo bat da. Horren ondorioz, irizpide askoko analisian neurketarako eta ebaluaziorako beharrezkoak diren arazoak eta kontzeptuak berrikusiko dira. Dokumentu honen ekarpenik nagusiak dira makina-erremintaren iraunkortasun indize bat (MTSI) makina-erreminten iraunkortasuna ebaluatzeko, eta diseinuan laguntzeko sistema bat (DSS) diseinatzaileei makina-erremita iraunkorragoak eraikitzen laguntzeko. MTSIa makina-erreminten industriarako bereziki garatu bazen ere, DSSa alderdi ekonomikoak, ingurumenekoak eta sozialak kontuan hartuta edozein industriatan produktu iraunkorrak diseinatzeko balio duen tresna bat da.

ALDIZKARIA/HITZALDIA:

Journal of Engineering Design

INFORMAZIO GEHIAGORENTZAT JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN

(34)943 748 000