Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

INNGUMA, dimentsio berri bat adimen lehiakorrarentzat

INNGUMA, dimentsio berri bat adimen lehiakorrarentzat

INTELSUITEk, IK4-IDEKO zentro teknologikoaren software espezializatua adimen lehiakorrean, ziklo berri bati ekin dio erabiltzailearen esperientzia hobetzeko asmoz. Ziklo berriaren ezaugarria marka-izendapen berria izango da, islatuz bere kontsolidazioa estatu mailako erreferente gisara zaintza teknologikoan, eta etorkizunera begira duen proiekzioa habetuz.

 INNGUMA izan da etapa berri honetarako aukeratutako izena. Tresnak, jaio eta hiru urtera, lortu du oso denbora laburrean 3.000 erabiltzaile eta bezerok osatutako oinarria biltzea.

 Ekimena barne-soluzio gisara jaio bazen ere, heldutasun maila handia lortu du, eta horrek gogoeta eragin du orain izen aldaketan gauzatzen dena, etorkizunera begira dituen perspektiben inguruan.

 INTELSUITEk — inteligentzia eta suite (aplikazio multzoa) berben batasunetik eratorritako hitzak — hartu duen dimentsio berriak merezi du izendapen propioa edukitzea kontzeptu generikoen baturatik harago; izendapen bat islatuko dituena bere funtzionaltasunak eta bere jatorri geografikoa.

 INNGUMA hitzak tximeleta esan nahi du euskaraz, eta berba horrekin soluzioaren arduradunek nahi dute euskal teknologiarekin garatu den eta Euskadiko zentro teknologiko batek berrikuntzaren alde egindako apustuaren emaitza den tresna aurreratu honen jatorri geografikoa islatzea.

 INNGUMAk hazten jarraitzeko erronka du parez pare, bezeroen oinarria handituz, formazioaren aldeko apustua eginez eta adimen lehiakorrak eta zaintza teknologikoak egungo testuinguruan duen garrantzia transmitituz. Hori lortzeko izen jator, egiazko eta antzematen erraza behar du.

 Egun, tresnaren funtzionamendua ezagutzeko demostrazioen eskaera kopuruak — munduko leku desberdinetatik iristen direnak, Atlantikoaren beste aldea barne — gora eta gora egiten du.

 Dena dela, tresnaren arduradunak ziur daude hau guztia hasiera besterik ez dela. INNGUMAk hazteko aukera handiak ditu, eta horregatik, orain hasten den aro berria ilusioak markatuko du. Ilusioa adimen lehiakorra jartzeko edozein konpainia, antolakunde edo erakunderen eskura, dena delakoa izanik ere bere sektorea, jarduera edo enpresaren tamaina.

NABARMENDUTAKO BERRIAK