Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

Inline ikuskaritza automatikoa eta prozesuaren simulazio sistemak, osagarri aeroespazialen produkzioa optimizatzeko

Inline ikuskaritza automatikoa eta prozesuaren simulazio sistemak, osagarri aeroespazialen produkzioa optimizatzeko

Pasa den martxoak 8an, proiektuak 6 hilabete egiten zituen garai bertsuan, Zaero partzuergoak (Zero-defect manufacturing of composite parts in the aerospace industry), Steyr-en (Austria) bildu zen proiektuaren koordinatzailea den Profactor-en instalazioetan.

ZAero-k jarraitzen du kontrol-metodoak linean garatzen, zintatze automatikoko etapetan (zuntz lehorra kolokatzea) eta ontzea tortsio-kaxako material konposatuan. Fabrikazio-fluxuan gertatu daitezkeen akatsen azterketa hobea egiteko, ikuskapen sistemak ezartzen ari dira, gai izango direnak akatsok antzeman eta behar den kasuetan gizakiaren laguntza ahalbidetzeko. Garatutako ikuskapen eta simulazio sistemek ahalbidetuko dute akatsak monitorizatu eta desagerraraztea.

Bileran zehar, lehenengo seihilekorako ezarritako helburuak berrikusi ziren. Bazkideetako bakoitzak denbora tarte horretan izandako garapena eta lortutako helburuen inguruko aurkezpen labur bat egin zuen, datozen hilabeteetan jarraitu beharreko estrategiaren inguruko iritziak trukatzeaz gainera.

Partzuergoa honakoek osatzen dute: IK4-IDEKO, FIDAMC, Airbus Group Innovations, MTorres, Danobat, Dassault Systémes eta Profactor.

ZAero Europako Batasunaren H2020 ikerketa eta berrikuntzaren laguntza-programaren barruan kokatuta dago. Bere aurrekontua 3.749.143,75€-koa da eta 36 hileko iraupena du.

Dibulgazio artikulu honetan ezagutu daiteke xehetasun gehiagorekin IK4-IDEKOren rola. Proiektuari buruz informazio gehiago izan nahi baduzu, bisita web orria http://www.zaero-project.eu/

    NABARMENDUTAKO BERRIAK