Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

IK4-Idekoko konposite laborategian jarduera bizia

IK4-Idekoko konposite laborategian jarduera bizia

Transformazio Prozesuen Lerroaren jardueraren baitan, konpositeen laborategian jarduera handitu egin da bi eremu nagusitan; konposite pieza handien erabateko ekoizpen automatizaturako fabrikazio teknologiak eta ehunen birsortzean aplikatzeko osagaien fabrikazio teknologiak.

Konposite pieza handien erabateko fabrikazio automatizatuari dagokionez, teknologia honen garapena bi jardueretan oinarritzen da: erretxina automatikoki abiadura handian inpregnatzea eta erradiazio ultramore bidezko ontzea. Teknologia hau industrian erabiltzeak hobekuntza handiak ekarriko lituzke bai produktibitatean, bai prozesuaren denboran baita laneko osasunean ere, osasunerako kaltegarriak diren konposatuen emisioa minimora gutxitzen delako.

Ehunen birsortzean erabiltzen diren osagaien fabrikazio teknologien garapenak, hauen merketze handia eragin dezake fabrikazioaren produktibitatea izugarri handitzen delako eta garatutako prozesuaren errepikatzea handia delako. Behin betiko bultzada izan daiteke ehunen birsortze teknologiaren garapenean, disziplina honek osagai ekonomiko eta erreproduzitzeko osagaiekin kontatu ahal izango duelako eta honek ehunen ingeniaritzaren garapena neurri handi batean bizkortzea ahalbidetuko du.