Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurkitu dezakezu IK4-IDEKOri buruzko azken berriak.

BERRIAK

IDEKOK I+G ALORREKO ESPARRU PROGRAMA EUROPARREAN DUEN PARTAIDETZA AREAGOTU DU 7. ESPARRU PROGRAMAN NAZIOARTEKO 3 PROIEKTU BERRIREKIN

IDEKOK I+G ALORREKO ESPARRU PROGRAMA EUROPARREAN DUEN PARTAIDETZA AREAGOTU DU 7. ESPARRU PROGRAMAN NAZIOARTEKO 3 PROIEKTU BERRIREKIN

Finantza eta industria mailan zalantzak ditugun garai hauetan, nazioartean ikerketa eta berrikuntzaren alde egitea da bizirik ateratzeko bideetako bat enpresa eta ikerketa zentro askorentzat. Europako Batzordeak finantzaketarako eskaintzen dituen baldintzak onei esker produktu berriak sor daitezke, merkatu berriak ireki eta lehiakideen artean dugun lekua hobetu.

IK4-Idekotik I+G alorreko esparru programaren alde egiten ari gara nabarmen 1994az geroztik, ikerketa proiektu ugaritan parte hartuta eta koordinazio lanak eginda eta produkzio ekipamendu berrien, makina erreminten eta fabrikazio prozesuen esparruetan nabarmentzen diren taldeekin elkarlanean arituta.

Apustu hau sendotu egin da fabrikazio alorrean onartu berri diren 3 ikerketa proiektu berrirekin, horiei esker IDEKO-IK4 erreferente eztabaidaezin bihurtu baita fabrikazio prozesuen ikerketaren alorrean Euskal Herrian eta Espainian, Europan onarpen zabala eskuratuta. 2008ko azaroan Durao Barroso lehendakariak abian jarritako Suspertze Ekonomikorako Planaren baitan, "Public Private Partnership" delakoak edo PPP siglekin ezagunagoak direnak agertu ziren, eta horrek industria alorreko ikerketa proiektuetan partaidetza pribatua bultzatzeko balio izan zuen.

Fabrikazioaren arazoak bereziki hurbil dituen PPP bat da "Factories of the Future" izenekoa edo PPP-FoF. PPP horrek 1.200 M€-ko aurrekontua du guztira 2010-2013 epealdirako. 2010eko uztailean PPP horrek proiektuak biltzeko egin duen bigarren deialdia argitaratu zen (FoF-2011) eta deialdia 2010eko abenduan itxi zen.

FoF-2011ko deialdiko gaien artean, 2 zeuden IK4-Idekoren jarduerarekin lotura handia zutelako guretzat bereziki interesgarria zirenak.

Gai horietako lehena zero akatsekin fabrikatzearekin lotuta zegoen. Akatsik gabeko produkziora pasatzea, eta, besteak beste, lehengaien eta energiaren kontsumoa, ustekabeko akatsak eta pieza/makinetako eta langileen kalteak murriztea ahalbidetuko duten fabrikazio sistemak eta ikuskapen eta neurketa prozesu eta ekipamenduak garatzea da, nagusiki, Europako Batzordearen helburua.

Gai honen ildotik IK4-IDEKO zentro teknologikoak MIDEMMA akronimoa duen proiektu europarra koordinatzen du mikropiezen fabrikazioan gertatu ohi diren akatsak minimizatzea helburu nagusia izanik. Horretarako, Partzuergo bat eratu zen Europar Batasuneko 5 herrialdetako 17 bazkiderekin (Espainia, Belgika, Alemania, Holanda eta Erresuma Batua), 3 urteko epean mikrofresaketa, mikrolaserra eta Mikro-EDM prozesuetako erroreak minimizatzeko moduak ikertzeko. Proiektu horrek 5,5 M€ baino gehiagoko aurrekontua du guztira eta Europako Komunitateak 4 M€-rekin finantzatzen du.

IDEKO-IK4rako interesgarria den bigarren arloa, betiere F0F-2011 izenekoaren baitan, ikuspustu energetikotik efizientzia handikoak diren fabrikazio sistemak lortzea zen nagusiki. Ildo horretan, IDEKO-IK4k ENEPLAN proiektuan parte hartzen du proiektuko bazkide gisa beste 16 bazkide europarrekin batera. Proiektua PRIMA Industrie enpresa italiarrak koordinatzen du. Proiektu horrek 36 hilabete iraungo du eta 8 M€-ko aurrekontua du guztira. Europako Komunitateak 5 M€-rekin finantzatzen du proiektua.

Proiektu europarrak garatzeko egin diren azken deialdietan IDEKO-IK4k lortutako hirugarren proiektua 7. esparru markoko CAPACITIES programaren baitan enpresa txiki eta ertainera bideratutako ikerketen programaren barrukoa da. Deialdi horretan, IK4-IDEKOk eta DANO-RAIL enpresek AXLEINSPECT proiektuan parte hartzen dute, tren ardatzak ikuskatzeko eta monitorizatzeko eta egon daitezkeen akatsak eta hutsegiteak antzemateko teknologiak eta ekipamenduak garatzeko helburuaz. nagusiki. Proiektu horretan 8 bazkidek osatutako partzuergo batek parte hartzen du, eta proiektua garatzeko 2 M€ baino gehiagoko aurrekontua dago, bai eta Europako Komunitatearen 1.2 M€-ko finantzaketa ere.

Hiru proiektu horiek, gaur egun, Europar Batasunarekin negoziatzen ari dira, eta 2011ko urrian gutxi gorabehera hastea kalkulatzen da dauden data posibleak ikusita.

IDEKO-IK4 Zentro Teknologikoak gure bezero industrial eta interesatuta dauden beste enpresa batzuen esku uzten du FP7 markoaren barruan laguntzeko eta ikerketa proposamenak prestatzeko aukera. Abantailak eztabaidaezinak dira, finantzaketa aukerak, eta ezagutza eskuratu, produktu berriak sortu, merkatu berrietan sartu eta enpresak nazioartean gartazen duen jarduera ikusgarri egiteko dauden aukera ederrak ematen dituelako.

Hemendik animatu nahiko genituzke Europa mailako ikerketan interesatuta dauden enpresa guztiak gurekin harremanetan jartzera, inolako konpromisorik gabe, berritzeko asmoa eta fabrikazio prozesuak eta beren lehiakortasuna hobetu edo produkzio kostuak murriztea nahi izatetik haratago.

    NABARMENDUTAKO BERRIAK