ESKATU INFORMAZIOA

 
DOKTORE TESIAK

Gure artikulu zientifiko, tesiak, metodoak, memoriak eta zabalkunde teknologikoa.

DOKTORE TESIAK

EGILEAK:

Dr. Alberto Mendikute.

Fotogrametrian oinarritutako landu gabeko piezak lerrokatzeko prozesu baten garapena

Tesi hau markatzaile optiko erretroislatzaileekin egiten den fotogrametriaren eremuan sartzen da, goi mailako metrologia dimentsionalean aplikatuta. Proposatzen da pieza landugabea lerrokatzeko prozesu bat garatzea fotogrametrian oinarrituz, helburua izanik industria-prozesu horren erraztasun eta efizientzia handitzea, kontuan hartuz horrek muga kritiko bat ezartzen duela tamaina handiko osagarrien fabrikazioan lortzen den produktibitatean. Proposatutako prozesuak bi neurri-sistema ditu: [...]

Uztaila 2018

IKUSI+
EGILEAK:

Dr. Harkaitz Urreta.

Gidaketa lubrifikatu aktiboak doitasuneko makina-erremintentzat, oinarrituz fluido eta balbula moldakorretan

Memoria honetan aurkezten den ikerketa-lanaren helburua izan da presurizatutako gidari lubrifikatuen ezagutzan aurrera egitea, izan hidroestatikoak, hidrodinamikoak zein hibridoak. Ohiko fluidoekin zein fluido magnetikoekin egin da lana, eta bi kasuetan lortu da prestazioak hobetzea ohiko soluzio pasiboekin alderatuz; erantzun aktibo aurreratu bat ere lortu da. [...]

Uztaila 2017

IKUSI+
EGILEAK:

Jorge Alvarez Ruiz .

Abiadura aldakorreko teknikak ezartzea, artezketa prozesua optimizatzeko

Artezketa prozesuen doiketa eta azterketa optimizatzeko estrategiak garatzea da doktoretza tesi honen ikerketa xede nagusia, artezketa zilindrikoaren nahiz zentrorik gabeko artezketaren sarketa konfigurazioetan eta artezketa zilindrikoaren nahiz zentrorik gabeko artezketaren joan-etorrian eta alderik aldekoan dauden konfigurazioetan zentratuta. [...]

Maiatza 2016

IKUSI+
EGILEAK:

D. Alex Iglesias.

Fresaketa egonkortasunaren hobekuntza aurreikuspen eta ezabatze teknika berrien bidez

Chatter-a egun fresaketa prozesuek duten arazo nagusienetakoa da. Berau aurreikusi eta ekiditeko eredu teorikoak daude, egonkortasun-lobuluen kalkuluaren bidez. Dena dela, fresaketaren egonkortasun-ereduekin egindako aurreikuspenak ez dira sendoak, eta kasu batzuetan aurreikuspenaren eta errealitatearen arteko desbideratzeak garrantzitsuak izaten dira. [...]

Otsaila 2016

IKUSI+
EGILEAK:

D. Rafael Hidalgo.

Ekarpenak aurreprozesatuari, prozesatuari eta termografia infragorriaren bidezko analisiari, entsegu ez-suntsigarriei aplikatuta

Termografia Infragorriaren (TI) bidezko entsegu ez-suntsigarrien bitartezko neurketa sistemak erabilita, azkar, erraz eta ukitu gabe ebaluatu eta kontrolatu daitezke material eta prozesu mota guztiak. Ondorioz, termogramen tratamendu digitalaren askotariko etapen ezagutzari ekarpenak egitea ezarri zen tesi lan honen xede orokor gisa, bai eta ekarpen horiek benetako arazoei aplikatzea eta hautemandako gabeziei irtenbideak ematea ere. [...]

Uztaila 2015

IKUSI+
EGILEAK:

D. Ibai Leizea.

Jarraipen optikorako metodoen garapena eta hobekuntza, 3D gorputz ez-zurrunen deformazioak denbora errealean erregistratzeko, errealitate aregotuko aplikazioetarako

Benetako munduan objektu birtualak gaineratzen dituen teknologia da Errealitate Areagotua (EA), eta erabiltzaileari mundu bakarra balitz bezala erakusten dio objektuen multzoa (birtualak eta benetakoak). Horretarako, behar bezala lerrokatu behar dira benetako objektuak eta objektu birtualak, EAren eraginkortasuna handitzen baitu horrek. Tracking izena hartzen du arazoari eman zaion irtenbideak. Kameraren kokapena eta orientazioa (eszenari dagokionez) edozein unetan zehaztea da objektu baten tracking-a. [...]

Martxoa 2015

IKUSI+