ESKATU INFORMAZIOA

 
DOKTORE TESIAK

Gure artikulu zientifiko, tesiak, metodoak, memoriak eta zabalkunde teknologikoa.

EGILEAK:

Fotogrametrian oinarritutako landu gabeko piezak lerrokatzeko prozesu baten garapena

Fotogrametrian oinarritutako landu gabeko piezak lerrokatzeko prozesu baten garapena
Proposatutako prozesuak bi neurri-sistema ditu: (1) ohiko kamerekin egindako fotogrametria eramangarria, kostu txikia duena eta ahalbidetzen duena landugabeko piezak makinatik kanpo kontrolatzea, eta (2) estero-fotogrametria, eramangarria zein makina-erreminta fresatzaileen buruan integratu daitekeena, piezaren posizio zein orientazioaren neurketa automatizatua egiteko, makinan lerrokatzen den bitartean. Fotogrametriak neurketa-prozesuan lortutako irudietatik informazioa lortzeko eskaintzen duen potentzialetik abiatuz, honako lanaren ezagutza-proposamen nagusia da auto-kalibratze teknikak garatzea konputazionalki efizienteak diren prozesuetan, beren balekotasuna frogatuz neurgailu fotogrametriko bakoitzaren neurri-errore iturrien konpentsazio eraginkorrerako, haien konpentsaziorako berariazko kalibratze-prozesuak egin beharra ekidinez.

Proposatutako soluzioa ebaluatzen da laborategi zein industria agertokietan, bere balekotasuna frogatuz 100 m3-tik gorako piezetan, ± 1 mm-ko material soberakinen tolerantzien dimentsio-kontrolerako.

INFORMAZIO GEHIAGORENTZAT JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN

(34)943 748 000