Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago jaso dezakezu Cookie Politika orrian.

Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
DOKTORE TESIAK

Gure artikulu zientifiko, tesiak, metodoak, memoriak eta zabalkunde teknologikoa.

EGILEAK:

Gidaketa lubrifikatu aktiboak doitasuneko makina-erremintentzat, oinarrituz fluido eta balbula moldakorretan

Gidaketa lubrifikatu aktiboak doitasuneko makina-erremintentzat, oinarrituz fluido eta balbula moldakorretan

Memoria honetan aurkezten den ikerketa-lanaren helburua izan da presurizatutako gidari lubrifikatuen ezagutzan aurrera egitea, izan hidroestatikoak, hidrodinamikoak zein hibridoak. Ohiko fluidoekin zein fluido magnetikoekin egin da lana, eta bi kasuetan lortu da prestazioak hobetzea ohiko soluzio pasiboekin alderatuz; erantzun aktibo aurreratu bat ere lortu da.

Ohiko olio mineraletan oinarritutako lubrifikazioaren, hots, fluido Newtondarren, garapenean kalkulu-erreminta bat egin da kojinete erradial, axial eta gidatu-linealen portaera aurreikusteko; hori guztia makina-erreminten diseinu-fasean erabiltzera bideratuta. Ereduak saiakuntza-banku berri baten bitartez balioztatu dira, bertan aztertuz kojinete erradialen prototipoak. Saiakera-banku berriak balio izan du gainerako sistemarekiko aztertu beharreko kojinete erradialaren portaera isolatzeko. Efektu horrek bere ezaugarritzea mugatzen du saiakera klasikoetan. Ohiko fluido bidezko lubrifikazio-soluzioekin amaitzeko, moldatze-balbula bat garatu da diafragma malguetan oinarrituz; eta bestalde, lubrifikazio autokonpentsatuko soluzio bat gidariaren beraren barne-konduktuetan oinarrituta. Garapen horiek teorikoak izan dira, fluidodinamikako ereduetan oinarrituz, eta baita esperimentalak ere, bere saiakera-bankuekin.
 
Memoria honetan aurkeztutako hurrengo ikerketa-multzo handiaren gaia honakoa da: fluido magnetikoen erabilera lubrifikazio aktibo bat eskuratzeko. Fluido magnetoreologikoekin eta ferrofluidoekin egin da lana, non bere konposizioari buruzko oinarrizko ezagutza lortzeko sintesi jarduera baten ondotik sakoneko karakterizazio esperimental bat egin den bi fluido komertzialekin; ikerketan zehar erabili diren bi fluidoak. Eredu teoriko bat garatu da bere saiakera-bankuak lagunduta kojinete erradialen ikerketarako, bai hidrodinamikoak zein hidroestatikoak. Azken horietarako, balbula magnetoreologikoak ere garatu dira, elikatze-energiaren emaria kontrolatzeko. Ikerketa honetan egiaztatu da linealtasunaren hobekuntza lubrifikazio hidrodinamikoan, eta baita zurruntasun infinitoa ere balbula magnetoreologikoak begizta itxiak kontrolaturik daudela. Azkenik estankotasun-juntura bat garatu da fluido magnetikoetan oinarrituz, non ferrofluidoek frogatu duten doitasuneko makina-erreminten buruen eskakizunekin bat datorren portaera dutela.

INFORMAZIO GEHIAGORENTZAT JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN

(34)943 748 000