Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago jaso dezakezu Cookie Politika orrian.

Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
PROIEKTUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

ZIKLOI

Barruko xurgapen sistema duten burua eta erremintak, konpositezko piezak roboten bidez seguru mekanizatzeko

ZIKLOI proiektuaren helburua konpositezko piezen mekanizaziorako disruptiboak diren buru bat eta erremintak garatzea da, konpositeak mekanizatzean sortzen den hautsak langileen osasunerako dakarren minbizi arriskurako konponbidea emateko eta mekanizazioan erabiltzen den energia elektrikoaren kontsumoa nabarmen murrizteko. ZIKLOI sistema osatuko duten buruak eta erremintek hautsa barrutik xurgatzeko teknologia bat erabiliko dute, zeina jada IDEKO Zentro Teknologikoak patentatuta dagoen.

ZIKLOI sistemaren inpaktua eta ustiagarritasuna ahalik eta handiena izan dadin, konpositezko piezak mekanizatzeko robotetan ezartzeko moduan diseinatuko da, izan ere, robotek malgutasun handia ematen dute ohiko makina-erremintekin alderatuta diru gutxiago inbertitu beharrik gabe.

ERRONKA

• Konpositeen mekanizazio segurua, hautsarekiko esposiziorik gabekoa. Proiektuan parte hartzen dutenek buru oso bat diseinatuko dute, patentatutako barne xurgapenerako teknologia integratuta. Robotarekin mekanizatzeko balio duten neurri txikiko buruen gama bat sortuko dute.

• Konpositeen mekanizazioko ebaketa baldintzen optimizazioa. Txirbila harrotu eta hauts forman xurgatuko duen erremintaren barruko zulora eramango duten erreminten sorbatzen geometria egokia ere ikertuko da.

• Prozesuaren eta robotaren etengabeko monitorizazioa ezarriko da, fabrikatutako pieza bakoitzaren gainean erabateko trazabilitatea egin ahal izateko eta 4.0 Industriaren inguruko garapenekin konektatzeko.

• Erremintek, barrutik hutsak direnez, bibrazio arazo ugari eduki ohi dute eta horrek ahalmena murrizten die; beraz, bibrazioak kentzeko metodo berriak garatzen jardungo da.

• Barruko xurgapeneko teknologia erabiliz laneko osasun baldintzetan gertatzen diren hobekuntzak egiaztatzea, UNE-EN 689:1996 arauarekin bat datozen saiakuntzen bitartez, teknologia horrekin ez baita beharrezkoa itxitura sistemarik erabiltzea, ez eta xurgapen gehigarririk ere.

EMAITZA

• Barruko xurgapena duen abiadura handiko buru berria.

• Konpositeak ebakitzeko tresnen gama berria, barruko xurgapeneko buruarekin bateragarria dena.

• Konpositeen mekanizazio garbirako robot berria, mekanizazio buruarekin, prozesuaren monitorizaziorako sistema batekin eta arkitektura eskalagarri eta inbertsio txikikoarekin.

• Lanpostuko segurtasuna eta osasuna areagotzea konpositezko piezak mekanizatzen dituzten langileentzat, barruko xurgapen sistemari esker, zeinak mekanizazioan sortzen den hautsaren %98 baino gehiago kentzen baitu.

• Hautsa xurgatzeko beharrezkoa den energia elektrikoaren %65eko aurrezpena, gaur egun erabiltzen diren kanpai sistemen aldean.

• Konpositezko piezak robotarekin mekanizatzeko prozesua hobetuko da.

KIDEAK

ZIKLOI proiektuan entitate hauek hartu dute parte: IDEKO, MYL, IZAR eta ALDAKIN.

FINANCIADO POR