ESKATU INFORMAZIOA

 
PROIEKTUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

ULTRAERO

Ultradoitasunezko makinak, kostu txikiko eta inpaktu handiko soluzioetan oinarrituta, aeronautikaren sektorerako

ULTRAERO

DANOBATen eta SORALUCEren asmoa da proiektu honen bitartez doitasunaren aldetiko eskakizunak betetzeko eta bezeroari balio erantsiko funtzioak emateko behar diren teknologiak garatzea, IK4-IDEKOren laguntzarekin eta lehiakide nagusienen makinena baino kostu txikiagoarekin.

DANOBATek eta SORALUCEk beraien makinak doitasun handieneko aplikazioetan lehiakideena baino zehatzagoak eta merkeagoak izan daitezen proiektu honetan egiten duten proposamena da ikuspegi alternatibo bat garatzea, osorik, kalibrazioan eta doitasun erroreen kontroleko konpentsazioan oinarritutan. Horretarako, egun dauden makinak hartuko dute abiapuntu, zurruntasunean, errepikakortasunean eta fidagarritasunean nabamentzen direlako eta oso doiak direlako, eta horretan oinarrituta tresna batzuk garatuko dituzte, makinaren kostua pixka bat igota gama altuko makinekin lehiatzen utziko dietena, doitasunari dagokionez, kostu askoz txikiagoarekin, gainera.

 

ERRONKA

Premia horiei aurre egiteko, proiektu honetan proposatzen da monitorizazio, egiaztapen, kalibrazio eta errore geometriko eta termikoen konpentsaziorako sistemak garatzea, makinan integratu ahal izateko, lehiakideekin alderatuta berrikuntza nagusia izanik.

 

EMAITZA

Sistema horiei esker makinaren doitasun mailarik handiena, makina muntatzean prest jartzen denean lortzen dena, mantendu ahal izango da bere bizitza baliagarri osoan, kanpoko baliabideetara jo beharrik gabe eta aparteko kosturik gabe, izan ere, makinaren doitasuna azkar egiaztatzeko sistema automatikoak ditu eta sistema horiek komeni denean exekutatu ahal izango dira, makinak nahi den doitasun mailari eusten diola frogatzeko. Neurketaren emaitza negatiboa denean, erabiltzaileak makina birkalibratu ahal izango du, bitarteko berdinekin eta era automatikoan, eta denbora labur batean hasierako doitasun maila berreskuratu. Sistema horiek, halaber, informazioa sortuko dute makinaren bizitza ziklo osoan zehar, eta informazio hori mantentze lanak planifikatzeko erabili ahal izango da edo etorkizunean makinen diseinu optimizatua egiteko.

KIDEAK

Proiektuak 3 entitateen laguntza jaso du

ERAKUNDE FINANTZATZAILEA