ESKATU INFORMAZIOA

 
PROIEKTUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

TAUMAD

Ultrasoinuz Lagundutako Torneaketa Material Gogorretarako

TAUMAD

Ultrasoinuz Lagundutako Torneaketaren teknologia industriako baldintzetan aplikatzea ahalbidetuko duen ekipamendua garatzera, prest jartzera eta industrializatzera zuzenduta dago TAUMAD proiektua. Ekipamendu hori DANOBAT katalogoaren barruan sartuko da, doitasuneko tornu sortari aplikatu ahal zaion errendimendu handiko mekanizazio modulu gisa, eta, horrela, gogortasun handiko materialak doitasunez torneatzeko aplikazioekin lehiatzeko abantaila izango du. Gainera, ezaugarri horiek dituen makina bat edukitzeak esan nahi du DANOBAT erreferentzia bihurtuko dela makina-erreminten fabrikatzaileen sektorean, material gogorreko piezak fabrikatzen dituzten enpresentzat onura gehigarriak sortuko ditu eta.

 

ERRONKA

Ultrasoinuz lagundutako torneaketa prozesuaren inguruan egindako analisiak erakusten du teknologia hori egokia dela material gogor eta hauskorretan aplikatzeko, hala nola karburoetan edo metal gogorrean; material horiek gero eta gehiago eskatzen dituzte hainbat industria sektorek. Ultrasoinuz lagundutako torneaketak abantaila handiak ditu ohiko mekanizazioarekin alderatuta, eta aipagarrienak dira material hauskorretarako txirbil harikorraren harroketa lortzea, ebaketa indarrak murriztea, tresnaren bizitza luzatzea eta piezen gainazaleko kalitatea hobetzea. Horiek guztiak torneaketa prozesuak optimizatzera bideratuta daude, eta, horrez gain, erreminta-pieza-makina multzoari egonkortasun handiagoa emateko aukera ematen dute, merkatuko sektore berriei torneaketa prozesu emankorragoa eskaintzeko aukera emanez.

Ultrasoinuz lagundutako torneaketan orain arte erabilitako ekipamendu mota ultradoitasuneko prozesuetara bideratuta dago, non txirbil kargak murritzak diren eta prozesu produktibitateak oso txikiak. TAUMAD proiektua saiatuko da mota horretako gailuen aplikazio aukerak zabaltzen, txirbil karga handiagoetarako erabili ahal izateko, prozesuaren egonkortasuna txikitu gabe. Beraz, produktibitate handiagoarekin lan egitea ahalbidetuko duen sendotasun handiko gailu bat lortuko da. Ekimenaren bidez, alderdi berritzaile horiek guztiak aztertu ahal izango dira, eta ultrasoinuz lagundutako torneaketa teknika orain arte teknologia mota horren irismenetik kanpo zeuden industria sektoreetan sartu eta finkatu ahal izango da.

 

EMAITZA

TAUMAD proiektuaren helburu nagusia da Ultrasoinuz Lagundutako Torneaketaren teknologia doitasuneko tornuetan aplikatzeko ekipamendua garatzea, industria inguruneetan aplikatzeko eskatzen diren eskakizunei erantzunda. Helburu hori lortzeko, helburu operatibo hauek garatuko dira:

• Metal gogorrean eta Tungsteno karburoan ultrasoinuz lagundutako torneaketa ekipoak erabili ahal izateko zehaztapenik egokienak definitzea.
• Baldintza industrialetan erabiliko diren ultrasoinuz lagundutako torneaketa ekipoak diseinatzea eta ezartzea. Prozesu horietarako lan baldintzak ezartzea, sendotasunik eta egonkortasunik handienarekin lan egiten dutela erakutsita.
• Gogortasun handiko materialak mekanizatzeko garatutako torneaketa ekipoen gaitasunak frogatzea. Material gogorren mekanizazio prozesuetan higadura zenbateraino murrizten den eta produktibitatea zenbateraino hobetzen den aztertzea. Prozesatzeko denborak, kostua eta baliabideen kontsumoa minimizatzeko baldintzarik egokienak identifikatzea

KIDEAK

Proiektua DANOBAT eta IDEKOren artean garatu da

ERAKUNDE FINANTZATZAILEA