ESKATU INFORMAZIOA

 
PROIEKTUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

MAPE

Pieza lerdenen mekanizazio aurreratua

Euskal Herriko industri inguruneko enpresa txiki eta ertain mekanizatzaileek ekoizpen ahalmen eta bolumen handiagoa edukitzeko premia daukate, gero eta lehiakorragoa den merkatu batean lehiakorragoak izan ahal izateko, eta premia horri erantzuteko jaio da MAPE proiektua. Helburu nagusi horrekin, funtsezkoa da enpresa txiki eta ertain mekanizatzileak teknologiaren hornitzaileekin aliatzea, hornitzaileek enpresa horien premietara bideratutako teknologiak, sistemak eta zerbitzuak garatu ahal ditzaten.

Pieza lerdenen mekanizazioa da enpresa txiki eta ertain mekanizatzaileen ekoizpenaren zatirik handiena hartzen duen jarduera. Kalkulatzen da bere ekoizpenaren %65 inguru pieza lerdenaren fabrikaziora (edo piezaren zati batzuen fabrikaziora) bideratuta dagoela. Mota honetako piezen fabrikazio arazotsua da piezaren malgutasunak berak dakartzan ez-egonkortasunak sortzen direlako. Proiektu honek planteatzen du funtzio askoko sistema ziberfisioko bat garatzea, mota honetako ez-egonkortasun arazoei erantzuna emateko.

Pieza lerdenen mekanizazioan ez-egonkortasunak ezabatzeko soluzioak ez ezik, MAPE proiektuak aurreikusten du lainoko konektibitaterako tresnen garapena fabrikazio adimenduaren eta 4.0 fabrikazioaren kontzepturanzko bidean atzean geratu diren enpresa txiki eta ertainentzat.

ERRONKA

MAPE proiektuak aurreikusten du funtzio askoko sistema adimendu bakar bat garatzea, enpresa txiki eta ertain mekanizatzaileei pieza lerdenak fabrikatzeko prozesua egonkortzeko funtzioak emateko. Era berean, garapenaren ondorioz aterako den sistemak laino konektibitaterako tresnak eskainiko ditu, enpresa txiki eta ertain mekanizatzaileek fabrikazio aurreratura eta 4.0 teknologietara jauzi egin ahal dezaten. SORALUCEk, berriz, mekanizazio aurreratura bideratutako zerbitzu eta produktuen eskaintza zabalduko du, munduko merkatuan egun ez dagoen produktu berritzaile bat merkaturatuta.

EMAITZA

Proiektuaren ondoriozko produktuak, funtzio askoko MAPE sistemak, funtzionaltasun hauek edukiko ditu bere barruan:

• MAPEDAMP: Bibrazio ez-egonkorrak ezabatzea mekanizazioan.

• MAPEREST: Hondar tentsioak erlaxatzea.

• MAPECLOUD: Cloud Monitoring.


KIDEAK

MAPE proiektuan entitate hauek hartu dute parte: IDEKO, SORALUCE, ETXEPE eta EUSKO.

ERAKUNDE FINANTZATZAILEA