ESKATU INFORMAZIOA

 
PROIEKTUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

DIGICUT

Oinarri nagusiak ezartzeko mozketa prozesuko digitalizaziorako ekoizpen teknologien ezagutza sakona

DIGICUT

Garraio sektore ezberdinetako (automozioa, aeronautika, trena) materialen eboluzioak beharrezkoa egiten du produkzio bitartekoak egokitzea. Hori oso garrantzitsua izan da metalaren sektorean bertan sektore baten migrazioa behatu daitekeelako batez ere altzairuak bultzatuta, izan ere, gero eta gehiago eskatzen da materialen prozesatu hibridoa eta malgua.

Joera handi horiek euskal industria ehunean ere eragin dute. Testuinguru horretan, makina erreminta berriek, DIGICUT proiektuaren emaitzak aplikatuko diren sektore nagusia, gero eta malguagoak eta dinamikoagoak izan behar dute ekoizpeneko aldaketekiko eta azken belaunaldiko materialak eta erresistentzia handiagokoak direnak prozesatzeko gaitasuna izan behar dute. Hori guztiagatik, produkzio prozesuen oinarrizko ezagutza, egokitzeko kontrolak eta 4.0 industria dira gure enpresentzako teknologia gakoa.

FAGOR ARRASATE eta DANOBAT taldea, Euskal Herriko Makina-erremintako bi enpresa nagusienetakoak, produkzio bitartekoen aldaketa drastiko horren kontziente dira eta horregatik bultzatu dute DIGICUT TRL baxuen oinarrizko proiektua, bertan euren zentro teknologikoak, KONIKER eta IK4-IDEKO hurrenez hurren, eta MONDRAGON UNIBERTSITATEAK lankidetzan jardungo dute oinarri nagusiak ezartzeko mozketa prozesuko digitalizaziorako ekoizpen teknologien ezagutza sakon batean oinarrituz.

 

ERRONKA

Proiektuaren erronka nagusia karakterizazioan oinarritutako ekoizpen prozesuetako makinen digitalizazioa eta adimendun kontrola OEE (Overall Equipment Effectiveness) handitzen duten tresnak direla frogatzea da, makina horiek enpresek ezagutzen ez dituzten azken belaunaldiko materialak prozesatu behar dituzte.

 

EMAITZA

Proiektuan ebaketa mekaniko eta laserraren prozesuen funtsezko karakterizazioa egingo da eta zenbakizko ereduak garatuko dira (analitikoak eta elementu finitoenak) euren aurreikusteko prozesu parametroen aldaketen aurrean. Fase horretan, laborategiko eskalan garatutako entsegu prototipo/zelulak euren monitorizaziorako sentsoreekin berritasun nagusia dira Hopkinson entsegu barrarekin batera; azken hori muturreko deformazio abiaduren materialen karakterizaziorako eraikiko da (mota horretako lehen instalazioa izango da Euskadin).

Zenbakizko eredu horiek erabilita, ondoren eredu murriztuak eta azkarrak garatuko dira era berean ereduetan oinarritutako lazo itxiaren kontrolatzaileak garatzeko. Eredu berri horiek, lazo itxi klasikokoek ez bezala, euren eboluzioa aurreikusteko gaitasuna daukate eta estimazioak egitekoa, adibidez, tresnaren baldintza estimatuan oinarritutako mantentzekoak (condition base maintenance).
Azkenik, teknika berriak garatuko dira hortz eta laser bidezko mozketa prozesuen digitalizazio eta monitorizaziorako. Sentsore horiek ereduetan oinarritutako kontrolerako begiak adierazten dituzte eta proiektu osorako hirugarren hanka dira.

KIDEAK

DIGICUT proiektuan jarraian datozen zentru teknologiko hauek hartu dute parte: KONIKER, IK4-IDEKO eta MONDRAGON UNIBERTSITATEA.

ERAKUNDE FINANTZATZAILEA