Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago jaso dezakezu Cookie Politika orrian.

Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
PROIEKTUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

DDMS

Mantentze lan zuzentzaile eta aurresatekoen datuetan oinarritutako kudeaketa sistema

DDMS

Industria 4.0rantzko paradigma aldaketak makinen datu kopuru handiak biltzea ahalbidetzen du sistema ziberfisikoen bitartez (Cyber-physical Systems). Sistema horiek monitorizatu, transmititu eta biltegiratu egiten dituzte ekintzen gaineko informazioa ematen duten aldagaiak eta makinaren egoera. Datu horiek teknika estatistikoen bitartez aztertzeak eta datuaren zientziak ezagutza ematen du produkzio prozesu eta makinan dituen efektuen gainean. Proiektu honen helburua da mantentze-lanen kudeaketa sistema bat garatzea mantentze lan zuzentzaile eta aurresatekoen datuetan oinarrituta.

Helburu horretarako big data prozesamendu framework bat garatuko da. Framework horrek aurre-prozesatu, esploratu eta aztertu egingo ditu makinaren datuak teknika estatistiko eta adimen artifizialekoen bitartez datu horietan patroiak eta harremanak bilatzeko. Proiektu honetan parte hartzen duten enpresen izaera anitzak bi sektore ezberdinetara bideratutako tresna batzuk ekarriko ditu (makina erreminta eta plastiko injekzioa), eta bi ikuspuntutatik (makina ekoizlea eta azken erabiltzailea).

 

ERRONKA

Proiektuaren helburu nagusia datuak prozesatu eta aztertzeko sistema bat garatzea da, datua sortu eta biltzen denetik datu hori aztertu eta mantentze erreaktibo, prebentziozko eta aurresatekorako erabilgarriak izango diren outputak sortzera arte.

Proiektu honen zailtasun nagusiak dira, alde batetik, makinaren akatsak datuekin erlazionatzea, izan ere, normalean akats eta matxuren informazio gutxi izaten dugu eskutan eta ez beti behar bezala etiketatuta; bestalde, makina mota anitzentzako soluzio generikoak eskainiko dituen eta generikoa izango den ikuspegi bat bilatu beharra eta makina bakoitzeko konfigurazio lan bat behintzat izango duena.

 

EMAITZA

Espero den azken emaitza mantentze-lanetako arduradunentzako tresneria horiek sortzea da, bai push jakinarazpen moduan eta baita txosten egokiak eskaintzen dituzten erraz nabigatzeko tresnak ere. Horrek datuetan oinarritutako mantentze lanen zerbitzu berri bat eskaintzea ahalbidetuko du, Savvy-ri produktu berri bat gehitzea eta Danobati negozio eredu berri bat hastea ahalbidetuz.

KIDEAK

DDMS proiektuan IK4-IDEKO, DANOBAT eta SAVVY entitateek hartu dute parte.

FINANCIADO POR