Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.
Berrikuntza Birmanufakturan eta Zirkularitatean
Autosufizientzia eta zirkularitatea funtsezko elementu bilakatu dira Europako industria fabrikatzaile jasangarri eta oparo baterako, eta era berean industria jasangarri eta erresiliente batetara aldatzeko beharra indartu dute.
Birmanufakturak funtsezko rola jokatzen du prozesu industrialen zirkularitatea lortzeko garaian, eta CREDIT proiektuak birmanufakturaren ezarpen orokorrak dituen erronkei heltzen die, gizakian oinarritutako ikuspegi berritzaile baten bidez.
Proiektuaren helburua zirkularitatea eta birziklapena nabarmen hobetzea da, fabrikazio-industria eraginkorrago, jasangarriago eta sozialki erantzukizun handiagokoa izan dadin.
CREDIT proiektuaren helburu nagusia osagai eta produktuen berrerabilpen zirkularra ahalbidetzea da, horrela fabrikazio jasangarria sustatuz eta ingurumenean inpaktua murriztuz. Helburu hauek guztiz bat datoz Made in Europe berrikuntza-agendarekin. CREDIT proiektuaren inpaktuak fabrikazio-industria jasangarriagoa, eraginkorragoa eta sozialki arduratsuagoa lortzen lagunduko du. Helburu horiek lortzeko, honako sektoreetan erabilera kasuak diseinatu dira: Etxetresnak, Automozioa, Telekomunikazioak, Aeroespaziala eta Makina-Erreminta.
IDEKOk Makina-Erremintaren demonstratzailea gidatuko du, makinaren buruaren monitorizazioan eta birmanufakturan zentratuta, mantentze prediktiboa eta trazagarria ahalbidetuz eta ekipamendu konplexu eta garesti honen berrerabilpen prozesuak optimizatuz.