ESKATU INFORMAZIOA

 
PROIEKTUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

COGNIPLANT

Industria-prozesuen digitalizaziorako monitorizazio eta kontrol plataforma kognitibo baten garapena

COGNIPLANT

Sistema ziberfisikoen (CPS) eta IdC bidezko prozesuen kontrol eta monitorizaziorako teknika modernoak hartzea eta teknika analitikoen aplikazioak ondo ezarrita daude manufaktura-industrian, hala nola, automozioan, kontsumo ondasunetan edo elektronikan. Hala ere, SPIRE ibilbide orriaren arabera, industria-prozesuen digitalizazioak ustiatu gabeko potentzial bat dauka. COGNIPLANTek prozesu industrialen kit integratzaile bat emango du industria-prozesuen digitalizaziorako monitorizazio eta kontrol plataforma kognitibo baten garapenaren bidez. Plataforma kognitibo hori lau erakustaldi eginez balioztatuko da SPIREko hurrengo sektoreetara bideratuta: aluminio findegia, eraikuntzako osagaien ekoizpena, sektore kimikoa eta metalaren sektorea. COGNIPLANT-eko arkitektura hiru maila orokorren elkarrekintzan oinarrituko da, pertsonalizatu egingo direnak sektore espezifiko bakoitzaren beharren arabera. Maila horiek datuetan oinarritutako metodologia bat jarraituko dute plantako informazioa jasoko duena, aztertu eta erabakiak hartu analisi eta simulazioen ondorioetan oinarrituta.

WEB ORRIA IKUSI
 

ERRONKA

COGNIPLANTeko proiektuaren planteamendua horrela laburbiltzen da: monitorizazio hierarkiko aurreratua eta gainbegiratuaren kontrola planten produkzio errendimenduaren eta energia eta baliabideen bisio integral bat lortzeko. Produkzio planten ekipo eta sentsoreetatik jasotako informazioa datuak birtualizatzeko geruza batean egituratuko da. Datu aurreratuen analisiak aplikatuko dira prozesuen gaineko informazio baliotsua ateratzeko (adibidez, patroiak, adierazleak) eta euren efektua produkzio planta baten errendimendu orokorrean. Fabriketako biki digitalen eredu berritzaile bat egingo da. Datuen azterketatik ateratako ondorioek plan eragile optimoak diseinatu eta simulatzea ahalbidetuko dute biki digitaletan eta denbora errealean planifikatzeko tresna batekin konbinatuko dira. Azkenik, eragiketa horien ondorioak datu aurreratuetatik ateratako patroiekin alderatuko dira eragiketa preskriptiboen eraginkortasuna neurtzeko. COGNIPLANT-en soluzioa hiru maila nagusitan oinarrituko da: Ko-Digitalizazioa, Ko-Azterketa eta Ko-Erabakia.

 

EMAITZA

COGNIPLANTek ikuspegi berritzaile bat garatuko du industria-prozesuen digitalizazio aurreraturako eta kudeaketa adimendurako. Bisio berritzaile bat ezarriko da datuen analisia eta monitorizaziorako, analitika aurreratuan eta arrazonamendu kognitiboan egindako azken garapenak aprobetxatuko dituena, horrela, biki birtualaren edo Digital Twin erabilera apurtzaile batekin, ekoizpen planten errendimendu operatiboa %68 hobetzea produkzio inguruaren denboraren kontrolean, %65 azken produktuen kalitate kontrolean, eta %70 erantzuteko denboran aurreikusi gabeko gertaeren aurrean edo kontrolatuetan.

KIDEAK

Cogniplant proiektuan entitate hauek hartu dute parte: Ibermática, Ideko, Technische Universitaet Muenchen, Ingeteam Power Technology, Hermes Schleifmittel, Savvy Data Systems, Software Competence Center Hagenberg GmbH, Mr. NeC BV, STAM Srl, Fornaci Calce Grigolin SPA, Core Innovation, Aughinish Alumina eta Acería de Álava.

ERAKUNDE FINANTZATZAILEA