ESKATU INFORMAZIOA

 
PROIEKTUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

COGNIMAN

Cognitive Industries for Smart Manufacturing

COGNIMAN

Gaur egun, fabrikazio-prozesuak prozesu operatiboen erabateko ikuspenik ez duten ereduetan eta produkzioaren kalitatea kontrolatzeko ahaleginetan oinarritzen dira. Prozesu horietako batzuk, hala nola beira-zuntzaren ekoizpena, doitasunezko fabrikazioa edota fabrikazio gehigarria, oso zailak dira automatizatzen, hainbat sistema eta ikuspegi zatikatu dituztelako eta askotan eskulanean oinarritzen direlako. Prozedura guzti hauek fabrikazio adimentsua garatu eta ustiatzeko eta errendimenduaren autooptimizazioa ahalbidetzeko oztopo dira.

Adimen artifizialeko (IA) teknologiak ezartzeak, elkarlaneko robotikarekin batera, etengabeko ikaskuntza fidagarria eta anomalien prebentzio detekzioa ahalbidetzen ditu. Agertoki horretan sortu da COGNIMAN proiektua europearra (Cogniman industries for Smart Manufacturing). Ekimen honek fabrikazio adimentsuagoa, malguagoa, erresistenteagoa, birkonfiguragarria, segurua, jasangarria eta eraginkorragoa sortzeko bitartekoak eskeiniko ditu teknologia hauei esker; hala nola, simulazioa, modelizazioa, biki digitalak, sentsoreak, Adimen Artifiziala (Machine Learning), datuen prozesaketa eta analisia, robotika eta sistema autonomoak.

Teknologia digital guzti hauek toolbox modular batean bilduko dira. Toolbox honek gizakia izango du ardatz eta erraz egokituko da fabrikazio-ingurune aldakorretara eta prozesu berrietara.

Azken helburua Europakoko teknologia eta manufaktura-sektoreen lehiakortasuna bultzatzea izango da, nazioarteko merkatuetan industria lidergora bideratuz, eta baita fabrikazio-jardueren ingurumen-aztarna murriztea ere.

LinkedIn
 

ERRONKA

COGNIMAN proiektuaren barruan, Adimen Artifizialeko (IA) teknologiei esker sistema robotiko hobetu bat diseinatuko da. Osagai generiko, modular eta malguetan oinarritua, orain arte automatizatzen zailak ziren fabrikazio-prozesuak erabilgarritasun eta hedapen intuitiboarekin pertsonalizatzeko gaitasunarekin; malgutasuna, modularitatea, arrazoiketa eta erabakiak hartzea erraztuz.

Zehazki, IDEKOk fabrikazio industriak robotizatzeko jarduerak sustatuko ditu. Zentro teknologikoak robotikari, mekatronika kognitiboari, teknologiei eta Adimen Artifizialarekin hobetutako robotikari buruzko ikerketa-zerbitzuak eskainiko ditu, automatizazio industrialerako.

 

EMAITZA

COGNIMANek Fabrikazio Adimendunerako Industria Digital Kognitiboaren kontzeptu bat garatu eta baliozkotuko du Europan. Kontzeptu horrek fabrikazio-prozesuen etorkizuneko diseinua aldatuko du, malguagoak eta hobeto egokituak, eragiketa dinamikoen eraginkortasunean erronka esanguratsuak landuz ekoizpen garbia, segurua eta errentagarria lortzeko.

Funtsezko eta zeharkako teknologia digital indartsuen konbinazioak, biki digitalek, detekzio aurreratuak, adimen artifizialak eta robotikak fabrikazioko eta robotikako gaitasun kognitiboak ezartzen lagunduko dute; gainbegiratze, kontrol eta jarduera zereginetan giza adimena inplementatu eta automatizatuz.

Gizakia ardatz duen diseinuari esker, fabrikazio kognitibo berri honek segurtasun eta onargarritasun handiko fabrikazio-prozesuen malgutasuna eta eraginkortasuna bultzatuko ditu. Halaber, lineako datuek neurketa fidagarriak eta zehatzak emango dituzte, baita agertoki konplexuetan ere, simulazio ingurunea eta biki digitalak aberastuz, prozesuaren kontrola hobetzeko.

Azkenik, ikaskuntza automatiko iraunkorrak prozesuaren aurreikusteko gaitasuna hobetzen eta robotak arrazoiketan eta erabakiak hartzean duen gaitasun kognitiboa garatzen lagunduko du.

KIDEAK

EUROPAKO BATZORDEAK FINANTZATUA. HORIZON-CL4-2022-TWIN-TRANSITION-01-01-101058477. COGNIMAN proiektuan parte hartzen duten 15 entitateak hauek dira:

ERAKUNDE FINANTZATZAILEA