ESKATU INFORMAZIOA

 
PROIEKTUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

AdAM

Advanced Automation for Manufacturing

AdAM

4.0 Industriarako mugimenduak aldaketa asko dakartza prozesu industrialek gaur egun funtzionatzen duten moduan. Merkatuko fabrikazio-industriaren paradigma-aldaketak gero eta malgutasun handiagoa eskatzen du ekoizpenean. Automatizazioa berrerabiltzeko dagoen beharrarekin bat dator malgutasun handiagoaren eskaera hau, lan bikoiztua eta ramp-up denbora saihesteko. Testuinguru horretan garatzen da AdAM proiektua. Proiektu horren helburua da automatizazio-plataforma batean ekosistema modular bat eskaintzea, egungo fabrikazio-beharrei erantzun ahal izateko.

 

ERRONKA

Gaur egungo ekoizpen-agertokiak konplexuak direnez eta industria modernoetan egokitze-portaera bat behar denez, automatizazio-plataforma aurreratu bat ezarri behar da Europako industria-egoerari erantzun ahal izateko.

Gaur egungo automatizazio-teknologiak aurreko mendeko estandarretan oinarritzen dira: konfigurazio mugatuarekin, berrerabilpen txikiarekin, testatzeko gaitasun txikiarekin eta integrazio konplexuekin. Errealitate horrek ezin die erantzun fabrikazio industrialaren eskaerei; izan ere, etengabe aldatzen diren eskakizunetara egokitu behar da, konfigurazio- eta garapen-denbora murriztuz. Helburu hori lortzeko erarik egokiena automatizazioaren munduan sortzen ari diren alternatibak eta teknologiak aprobetxatzea da.

 

EMAITZA

Proiektu honen helburu nagusia ekosistema modular, pluggable eta heterogeneoa eskaintzea da, softwarean oinarritutako automatizazio-plataforma batean txertatua, egungo fabrikazioaren paradigma aldatzea ahalbidetuko duena. Lan hau aurrera eramateko, hainbat estandar teknologiko, método eta software-tresna berri bilduko dira plataforma berean, eta aplikazio desberdinetara konektatzeko eta zerbitzuak eskaintzeko erabiliko da.

KIDEAK

SMART EUREKA CLUSTER on Advanced Manufacturing programaren barruan sortutako ekimen honetan Aldakin Gipuzkoa, CEiiA, Introsys, Soraluce, UNIDEMI, UNINOVA eta Volkswagen Autoeuropa enpresek parte hartzen dute.

ERAKUNDE FINANTZATZAILEA