ESKATU INFORMAZIOA

 
DIBULGAZIO ARTIKULUAK

Gure artikulu zientifiko, tesiak, metodoak, memoriak eta zabalkunde teknologikoa.

Irtenbide robotikoak eta ikusmen-sistema aurreratuak, industria produktiboagoa, eraginkorragoa eta automatizatuagoa lortzeko

Irtenbide robotikoak eta ikusmen-sistema aurreratuak, industria produktiboagoa, eraginkorragoa eta automatizatuagoa lortzeko

Produkzio-prozesuetan soluzio robotikoak aplikatzea funtsezkoa da industriaren eraginkortasuna handitzeko. Robotak erabiliz, zeregin zorrotzak automatizatu daitezke sektore estrategikoetan, hala nola, aeroespazialean, energia sortzean edo ontzigintzan, modu fidagarri eta seguruan. IDEKO zentro teknologikoa espezializatuta dago fabrikazio aurreraturako sistema teknologikoki berritzaileak garatzen, eta arlo horretan duen ezagutza ikerketa-jarduera ezberdinetara bideratzen du.

Proiektua hegazkin-fuselajeen arkitektura eta material eta ekoizpen-prozesu berriak ikertzera bideratuta dago, konektatutako industria-ingurune batean ezartzeko, merkataritza-hegazkinen belaunaldi berri bat eko-efizienteagoa, lehiakorragoa, fidagarriagoa eta erresistenteagoa sortzeko helburuarekin.

Kontrol eta monitorizazio-sistema berriak garatuz, FUSELAGEk aireontzi berri horien karena bentralerako eta atzeko fuselaje-sekzioetarako material konposatuko egitura handien fabrikazioa hobetzeko helburua du.

Proiektuak parte hartzen duten enpresen lehiakortasuna hobetu nahi du, egiturazko kontzeptu eta ekoizpen-prozesu berriak aztertuz material konposatuak dituen Industria 4.0 ingurunean (CFRP, Carbon Fiber Reinforced Polymer).

ARTIKULU OSOA IKUSI

Apirila 2020

INFORMAZIO GEHIAGORENTZAT JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN

(34)943 748 000

ARTIKULU ERLAZIONATUAK

Ez dago artikulu erlazionaturik