Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago jaso dezakezu Cookie Politika orrian.

Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
DIBULGAZIO ARTIKULUAK

Gure artikulu zientifiko, tesiak, metodoak, memoriak eta zabalkunde teknologikoa.

IDEKOk bere instalazioetan inbertitu eta 10 milioiko fakturazioa lortu du

IDEKOk bere instalazioetan inbertitu eta 10 milioiko fakturazioa lortu du

IDEKOk 2019 “positiboa” itxi berri du, 10 milioiko fakturazioa lortuz eta bezero moduan 60 enpresa baino gehiagorekin. Urteko nabarmenena bere instalazioetan egindako inbertsioa da eta bi proiektu europar amaitzea: COROMA eta ZAero. 2020an fabrikazio aurreratuko teknologietan erreferente den zentro moduan duen kokapena indartu nahi du.

IDEKOk inbertsioan egindako ahalegina dela eta, gaur egun bi egoitza ditu Elgoibarren (Gipuzkoa), abangoardiako teknologiaz hornitutako laborategi ezberdinak ditu, industrializazioko soluzioak balioztatzeko diseinatuak, fabrikazioko baldintza errealetan, hala nola, ikerketa proiektuen esperimentaziorako, Nerea Aranguren zuzendari nagusiak adierazi bezala.

Zentro teknologikoak COROMA eta ZAERO izeneko bi proiektu europar handi amaitu berri ditu. COROMA kognitiboki diseinatutako roboten garapenean zentratu zen pieza metalikoak eta material konposatuak egiteko. Zaeron zentro teknologikoak industria aeronautikoko konposite piezen akatsik gabeko fabrikazioaren eremua landu zuen.  

ARTIKULU OSOA IKUSI

Martxoa 2020

INFORMAZIO GEHIAGORENTZAT JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN

(34)943 748 000

ARTIKULU ERLAZIONATUAK

COROMA

ZAero