Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago jaso dezakezu Cookie Politika orrian.

Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
DIBULGAZIO ARTIKULUAK

Gure artikulu zientifiko, tesiak, metodoak, memoriak eta zabalkunde teknologikoa.

Harri konbentzionalak diamantatzeko eredu zinematiko baten diseinu eta balioztatzea

Harri konbentzionalak diamantatzeko eredu zinematiko baten diseinu eta balioztatzea

Artikulu honetan diamantatze-ereduaren zenbaki-eredua, testuinguru, muga eta helburuak deskribatuko dira, eta baita proba eta neurketetan erabili den metodologia ere.

Artezketa prozesuen efizientzia maila zehazten duten parametroen artean, diamantatzea kritikoenetakoa da. Artikulu honetan jasotzen den azterketak korindoi erako harri konbentzionalak diamantatzeko eredu zinematiko baten proposamena analizatu eta balioztatzen du.  Hasierako analisi honetan, ereduaren zehaztasuna ebaluatuko da punta bakarreko diamantearekin operazioa egin ondorengo urraketa-gainazala aurreikusita. Hain zuzen, simulazioen eta proben emaitzen arteko desbideratzeak behatuko dira.

Azterketaren emaitzek etorkizuneko ikerketa lanak jarraitu beharreko bidea erakusteaz gain, eredua optimizatzeko informazio erabilgarria ematen dute eta, horri esker, azterketa hedatu ahal izango da diamantatzeko tresna desberdinetara.

Harri zehatz batek diamantatze-parametro batzuen arabera sortzen duen topografia doitasunez aurreikusteko gai izateak informazio asko emango dio erabiltzaileari. Horrek ahalbidetuko du, diamantatze-prozesuak sortutako eraginak ikusita, artezketa operazioaren portaera baloratzea, eta horrela, lagunduko du harriaren edo diamantagailuaren espezifikazio egokienak aukeratzen. Modu horretara nabarmen jaitsiko dira fabrikaziorako doitze-denborak eta baita piezen balioztatzean egin beharreko proba kopurua ere.


ARTIKULU OSOA IKUSI

Azaroa 2018

INFORMAZIO GEHIAGORENTZAT JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN

(34)943 748 000