Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago jaso dezakezu Cookie Politika orrian.

Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
ARTIKULU ZIENTIFIKOAK

Gure artikulu zientifiko, tesiak, metodoak, memoriak eta zabalkunde teknologikoa.

EGILEAK:

Laser bidezko estaldurarako metodologia egokikorra palaren muturra konpontzeko

Laser bidezko estaldurarako metodologia egokikorra palaren muturra konpontzeko

Higatutako palen geometria ez dira geometria nominalaren berdinak. Zenbakizko kontroleko erremintaren ibilbidearen kalkuluari buruzko azterketak edo etengabeko fusioko kontro prozesuei buruzkoak konponketa prozesu on bat sortzeko gehien erabiltzen diren ikuspegietako batzuk dira. Halere, parámetro berberak erabiltzen dituzte zati guztietarako, nahiz eta portaera termikoak desberdinak izan lodiera desberdintasuna dela-eta. Artikulu honek laser bidezko estaldurarako metodologia berritzailea aurkezten du, prozesuko parametro optimoak lortzeko, kontuan izanda piezaren benetako geometria, eta paletan piezatik piezarako aldaketa konpontzeko arazoari irtenbide bakarra emateko.

Soluzio hau bakarrik edo jarraipen eta kontrol teknikekin konbinatuta inplementatu daiteke.
 Laserraren potentzia izan zen pala batean nominalaren ez den zabalera bat aldatu eta egokitzen utzi zuen prozesuko parametro efektiboena. Hainbat zabaleratan mekanizatutako horma meheetan laserraren potentzia aldatzean lortutako zabaleraren azterketak erakutsi zuen MetcoClad718 eta Ti6Al4Veko estalduraren zabaleraren portaerak hiru fase zituela. Datu esperimentalak programatutako gaindimentsioekin konparatu ondoren posible izan zen zabalera aldakorretarako eskatzen den potentzia erlazionatzen zuten ekuazioak zehaztea. Emaitzek erakusten dutenez, ez da beharrezkoa sarrerako potentzia nominala ezagutzea geometria aldakorrak dituzten palen muturrak konpontzeko. Eskatutako potentzia metodologiako ekuazioetatik lortzen da zuzenean. Proposatutako metodologiaren errendimendua balidatzeko, MetcoClad718ko pala mekanizatuak laser bidez estali ziren eta Ti6Al4V konpresoren palak konpondu ziren. Zabalera esperimentalek eta programatutakoek bat etortzea lortu zen.

ALDIZKARIA/HITZALDIA:

The International Journal of Advanced Manufacturing Technology

INFORMAZIO GEHIAGORENTZAT JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN

(34)943 748 000