ESKATU INFORMAZIOA

 
PROIEKTUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

UCURVIC

Sektore aeronautikorako akoplamendu kubikoen fabrikazio automatizaturako artezketa makina berria

UCURVIC

Artezteko makina berri baten garapena, akoplamendu kurbikoen fabrikaziorako. Makina honen ezaugarri bereizgarria izango da doitasun handiagokoa izango dela eta piezaren eta harriaren geometria in-process neurtzeko sistemak edukiko dituela, prozesua erabat automatizatua izango dela ziurtatzeko. Akoplamendu kurbikoak mekanizatu ditzaketen artezteko makina unibertsalen premia dago aeronautikaren merkatuan, eta premia horri erantzuteko jaio da produktu berri hau.

Akoplamendu kurbikoak konexio horzdun baten osagaiak dira, eta autozentratzeko portaera aparta ematen dien geometria partikularra daukate. Doitasun oso handia eskaintzen dute, baita karga ahalmenik eta fabrikazio abiadurarik handienak ere, eta turbinen errotoreetan eta hegazkinen konpresoreetan erabiltzen dira gehienbat, hori izanik bere aplikaziorik ezagunena. Aukera bat antzeman da artezteko makina unibertsalek osagai aeronautiko horien mekanizazioan duten erabileran, aurretik berariazko makina bat behar baitzen horretarako.

 

ERRONKA

Proiektuaren erronka nagusia da kurbikoak artezteko prozesua garatzea, DANOBATen HG artezteko makina horizontal bat moldatuta.

HG makina artezketa zilindrikoak egiteko optimizatuta dago, egonkortasun eta doitasun handia dauzka, eta artezten ari den bitartean diametroa neurtzen uzten duen sistema bat dauka, zeinarekin doitasunik handiena ziurtatzea lortzen baitu. Neurgailu hori ezin da kurbikoak mekanizatzeko prozesuan aplikatu; beraz, soluzio berriak behar dira kurbikoen fabrikazioan beharrezkoa den doitasuna bermatzeko. Gainera, neurri handiagoko artezteko makina unibertsal bat denez, bere egonkortasun termikoa eta doitasun geometrikoa akoplamendu horiek mekanizatzeko erabili ohi diren arkitektura trinkoagoko makina espezializatuenak baino txikiagoak dira. Makinaren monitorizazio termikoa egitea proposatzen da, bai eta makinaren eta prozesuaren hozte optimizatua tobera kustomizatuen bitartez hobetzea ere, eta horretarako fabrikazio aditiboa hartzen da aintzat.

HG artezteko makina bati kurbikoak artezteko prozesuan beharrezkoa den doitasuna emateko garapen teknologikoa funtsezko bi zereginetan bereizi daiteke: makinaren doitasun geometrikoa eta egonkortasun termikoa hobetzea, eta prozesuaren doitasuna automatikoki kontrolatzeko modu bat ezartzea. Proiektu honek alderdi geometrikoan zein alderdi termikoan dauka erronka. Zentroen arteko distantziari eta pieza buruaren eta harri buruaren arteko paralelotasunari eragiten dieten hutsegite geometrikoak dira akoplamendu kurbikoak mekanizatzeko prozesuan kritikoak direnak. UCURVIC proposamena da bi hutsegite horiek minimizatzea bi konponbide hauen bitartez: artezteko makinak dituen ardatz linealen doitasuna hobetzea, eta harri buruaren orientazioa eta posizio bertikala doitzeko sistema ultrafin bat makinan txertatzea, noranzko horretan ez baitago ardatz linealik.

Prozesuaren kontrola automatizatzeko, proposatzen da piezan sortutako geometria neurtzea makinan txertatuta doan eta arteztutako profil automatikoki neurtuko duen bi dimentsioko laser profilometro baten bitartez (Laser triangelutzailea). Datuak funtzio adimendunen bitartez tratatuta, mekanizatutako geometriako akats posibleak zein gainerako artezketaren sakonera lortuko dira. Geometrian akatsak antzematen badira, harria neurtzeko prozesua aktibatuko da, haren profila egiaztatzeko eta, beharrezkoa balitz, diamantatzeko eta horren bidez zuzentzeko.

 

EMAITZA

DANOBATen HG artezteko makina batean hainbat soluzio teknologiko inplementatzea bere doitasuna eta egonkortasun termikoa hobetzeko. Sektore aeronautikoak ezartzen dituen doitasun perdoi zorrotzak betetzen dituzten akoplamendu kurbikoen fabrikazioa makina horretan.

KIDEAK

Proiektuan IDEKO-k eta DANOBAT-ek hartu dute parte.

ERAKUNDE FINANTZATZAILEA