ESKATU INFORMAZIOA

 
PROIEKTUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

UATURN

Ultrasoinuz lagundutako torneaketa gailua sektore aeronautikorako

UATURN

Material termoerresistenteak zein nikela oinarri duten superaleazioak eta titanio aleazioak batez ere aeronautikaren sektorean erabiltzen dira, motor aeronautikoen osagai kritikoen fabrikaziorako, esaterako karkasak eta diskoak fabrikatzeko. Aleazio horiek karga termo-mekanikoak jasateko duten ahalmen handiari esker, beren mekanizazioa erronka bihurtu da. Mekanizazio prozesu baten produktibitatea materialaren erauzketa tasari estuki lotuta dago (Material Removal Rate- MMR). Horrelako materialetan, higadura tasa handiak eta mekanizazioan sortzen diren ebaketa indarrak direla-eta, normalean erabiltzen den materialaren erauzketa tasa ohiko materialen mekanizaziokoa baino askoz txikiagoa da, haien mekanizazio denborak eta kostuak handiak baitira.

Testuinguru horretan, Ultrasoinuz Lagundutako Mekanizazioak ezaugarri bereziak ditu, zeintzuei esker bereziki egokiak dira horrelako materialen mekanizazioari lotutako mugapenak gainditzeko. Mekanizazio prozesuan erremintari frekuentzia handiko bibrazioa (20-50kHz) ematea da berez teknika hori. Metodo horren abantaila nagusiak dira erremintaren higadura murrizten dela, ebaketa indarrak txikiagoak direla eta mekanizazioetan gainazalen osotasuna hobetzen dela.

Proiektu honek planteatzen du ultrasoinuz lagundutako torneaketa sistema industrial bat garatzea, pieza aeronautikoen torneaketara bideratuta, Danobaten tornu berrietan ezartzeko, Danobati aplikazio aeronautikoetarako torneaketa lanen sektorean teknologikoki posizionatzea ahalbidetzeko.

 

ERRONKA

- Ultrasoinu bidez torneatzeko prozesuaren analisia: Ultrasoinuz lagundutako torneaketaren portaera aztertzea mekanizatzen zailak diren materialetan, hala nola nikela oinarri duten aleazio termoerresistenteetan eta titanio aleazioetan, eta prozesu honek ohiko lan baldintzekin alderatuta eskaintzen dituen abantailak ere aztertzea.

- Ultrasoinuen eragingailu baten garapena: Erremintari izaera ultrasonikoko bibrazioa emateko gai den gailu industrializagarria diseinatzea, fabrikatzea eta prest jartzea.

- Danobaten tornu batean ultrasoinuz lagundutako torneaketa sistema bat ezartzea: Gailua tornu industrialetan instalatzea, ziklo denborak, kostua eta motor aeronautikoen osagaiak fabrikatzeko erabiltzen den energia murrizteko.

- Mekanizazioaren optimizazioa, ultrasoinuz lagundutako torneaketa teknikaren bitartez: Materialaren erauzketa tasa handitzea ziklo denbora laburragoak lortzeko, material aeronautikoz –esaterako, Inconel 718 edo 5 graduko Titanioa (Ti6Al4V) – osatutako piezen mekanizazioan bukaerako kalitatea berberari eutsita.

 

EMAITZA

- Ultrasoinuz lagundutako torneaketarako ekipo sendoa, DANOBATek bere tornuen eta bereziki aeronautikaren sektoreko motorren osagaiak mekanizatzeko tornuen aparteko ekipo gisa merkaturatu ahal izango duena.

- Identifikatu da prozesuko zer leihotan murriztu ditzakeen ultrasoinuz lagundutako torneaketak erremintaren ebaketa indarrak eta higadurak, aleazioen mekanizazioan.

- Inconel 718 edo Ti6Al4V materialez osatutako piezen goi errendimenduko mekanizazioko prozesuen definiziorako software tresna batean ezartzea ultrasoinuz lagundutako torneaketa prozesuaren gaineko ezagutza.

KIDEAK

Proiektuan IDEKO-k eta DANOBAT-ek hartu dute parte.

ERAKUNDE FINANTZATZAILEA