ESKATU INFORMAZIOA

 
PROIEKTUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

MAIFACTURING

Adimen artifiziala prozesuaren mantentze lan prediktiboetan eta optimizazioan

Enpresetan mantentze lan prediktiboak gero eta digitalizatuagoak egotea eta fabrikazio prozesuaren optimizazioa direla eta gero eta gehiago izango dira egituratu gabeko datuen kopurua, eta hori erronka handia sortarazten ari da Adimen Artifizialerako. Beharrezkoa da analisi prediktiborako eta preskriptiborako soluzioak erabiltzen dituen Adimen Artifizialeko ikuspegi bati heltzea, ohiko Adimen Artifizialaren aldean.
 
Mantentze kognitibo prediktiborako eta ekoizpen lerroen aktibo batzuen fabrikazio prozesua lau fabrikazio paradigma desberdinetan – unitateko prozesu diskretua, lotekako prozesu diskretua, lotekako prozesu jarraitua, masako prozesu jarraitua – optimizatzeko erabakiei eusteko sistema bat inplementatu eta probatuko du Maifacturing proiektuak. Eta ekoizpen ereduko desberdintasun hori, bere arazo zehatzekin, erronka bat da Adimen Artifizialeko estrategiak kasu bakoitzera egokitzerakoan. Era berean, sistemak hainbat berrikuntza fluxu konbinatuko ditu, eta fluxu horiek elkarren artean jardungo dute, bost modulu gisa.

ERRONKA

Mantentze kognitibo prediktiborako eta fabrikazio prozesua optimizatzeko erabakiei eusteko sistema bat inplementatu eta probatuko du MAIFACTURING proiektuak, zeina hau egiteko gai izango den:

• Kalteak identifikatzeko eta lokalizatzeko.
• Kalteen larritasuna ebaluatzeko.
• Kalteen bilakaera aurreikusteko.
• Aktiboen bizitza baliagarria ebaluatzeko.
• Alarma faltsuen probabilitatea murrizteko.
• Akatsak modu zehatzagoan antzemateko.
• Arazoen abisuak emateko, fabrikazio prozesuan mantentze lan prebentiboak eta zuzentzaileak egiteko.
• Makinen zerbitzuan efizientzia gutxienez %10 handitzeko.
• Xede diren makinetako fabrikazio prozesua %8 optimizatzeko. 

EMAITZA

Une honetan, non monitorizaziorako IoT teknologiak oraindik bukaerako produktuetan finkatu gabe dauden, proiektuak emango dituen moduluei esker enpresa erabiltzaileek beren lehiakideei aurrea hartu ahal izango diete ezagutzak eta ezagutzen ondoriozko balio zerbitzuak sortzeari dagokionez, eta beren sektoreetako lider nagusien parean jarri ahal izango dira mantentze lan prediktiboen eta prozesuaren optimizazioaren eremuan.

KIDEAK

MAIFACTURING proiektuan entitate hauek hartu dute parte: IDEKO, DANOBAT, SORALUCE, SAVVY DATA SYSTEMS, INGETEAM, GRUPO WEC, IPF, IKERLAN, LUCART, LANTIER, OLARRA eta MECANIZADOS WEC.

ERAKUNDE FINANTZATZAILEA