Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago jaso dezakezu Cookie Politika orrian.

Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
PROIEKTUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

LEVEL-UP

Industria ekipoen bizitza erabilgarria luzatzea bilatzen duen plataforma digitala

LEVEL-UP

Industrian ekonomia zirkularraren aldeko apustua egiteko helburuarekin, LEVEL-UP proiektu europarrak azken teknologia digitalak aplikatzea bilatzen du automozioa, aeronautika, trena, metalmekanika eta aroztegian aplikatzeko. Proiektua urrian hasi zen eta 2023 arte luzatuko da.

 

ERRONKA

Proiektuaren helburua ekipoak eta kapitalean intentsiboak diren industria instalazio handiak modernizatzea da bere funtzionamendu zikloa modu eraginkorrean, ziurrean eta fidagarrian luzatzeko, 4.0 industriaren teknologia aurreratuen erabileraren bitartez; izan ere, teknologia horiek ez ziren existitzen ekoizpen sistema horiek aktibatu zirenean.

 

EMAITZA

LEVEL-UP proiektuak ekipoen bizitza ziklo osoa hartuko duen plataforma eskalagarri bat garatuko du; ekipoen funtzionamenduaren simulazio, diagnostiko eta aurresatera bideratutako biki digitalen konfiguraziotik, makinen funtzionamenduko azken etapetako birregokitzea, konponketa, berriz fabrikatzea eta birziklatzera arte. Hori lortzeko, protokolo bereziak egituratu eta formalizatuko dira, euren artean hari digital batekin lotuak balio katea osatzen duten agente guztien koordinazioa erraztuko duena. Aurreikusita dago LEVEL-UP-en garatutako plataformak bere funtzionamendua balioztatzea erabilerako zazpi kasu errealen bitartez, automozioa, metalmekanika, aeronautika, trenaren sektorea edo aroztegian martxan jarritako eszenatokietan.

Proiektuaren helburuak honela laburbil daitezke: (i) materialen eta baliabideen eraginkortasuna %11,5 handitzea, (ii) fidagarritasuna %16 handitzea, (iii) inbertsioaren %50 baino gehiagoko itzulera, (iv)eta sozioekonomikoki berriz, 810 lanpostu berri sortzea eta (v) 80 milioi euro baino gehiagoko itzulera izatea proiektuaren kontsortziora.

KIDEAK

LEVEL-UP proiektua AIMEN zentro teknologiko galiziarrak bideratuko du, guztira Europako 32 entitateek parte hartzen dutelarik. IDEKOz gain beste euskal erakunde batzuk ere parte hartzen dute; hala nola, Fagor Arrasate, Danobat, Estampaciones Mayo, Trimek eta Innovalia-k.

FINANCIADO POR