ESKATU INFORMAZIOA

 
PROIEKTUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

FMS4LCP

Ebaketa eta panelatze lerro automatizatu berria xafla metalikozko osagaien konformaziorako

FMS4LCP

Proiektuaren helburu nagusia da ebaketa eta panelatze lerro erabat automatizatu eta autonomo berri bat garatzea xafla metalikozko osagai ez-seriatuen konformaziorako. Horretarako, beharrezkoa izango da soluzio automatizatua edukitzea ahalbidetuko duten teknologien kate bat garatzea, zeinak baliabide materialen eta ekoizpenekoen optimizazioa kontuan hartuko duen, hau sartuta:

• Instalazioen dimentsionamendua Ekitaldi Diskretuen Simulazioaren bitartez (DES, discrete event simulation) baliabideen kudeaketarako estrategiak definitzeko eta baliabide horien saturazioa maximizatzeko.

• Makina bakoitzaren laneko estrategien garapena DES bidez, lerro osoaren errendimendurik handiena lortzeko. Makina bakoitzaren prozesuak diskretizatzea eta lerro osoan txertatzea, errendimendu globala hobetzeko makina bakoitzaren errendimenduaren aurretik.

• Fabrikazio aginduak, materialak (abiapuntukoak, erdilanduak, bukatuak), CNC programak eta beharrezkoak diren ebaketa eta tolestaketa erremintak modu integralean kudeatzeko gai den sistema.

• Lehengaien eta erdilanduen eskarien arin eta era antolatuan eta kontrolatuan erantzuteko gai diren biltegiratze malguko sistemak.

• Kudeaketa eta garraio adimenduneko logika, osagai erdilanduak egoki kudeatzeko eta manipulatzeko.

• Produktu erdilanduaren trazabilitaterako eta identifikaziorako sistemak, produktu erdilandu eta bukatu guztien egoera eta posizioaren kontrola ziurtatzeko, lerro automatizatu osoaren eragiketa bakoitza egoki prozesatzen ari dela ziurtatzeko.

 

ERRONKA

• Ekoizpen sistemaren ereduak sortzea DES erreminten bitartez, bere dimentsionamendurako, ekoizpeneko eskakizun guztiei erantzunda.

• DES ereduan programazioaren sekuentziaziorako optimizazio erregelak sartzea, eskari premia desberdinak kontuan hartuta (kostua, epea, aukera kostua, materialen aprobetxamendua).

• Manutentzio sistema berriko kontzeptuen definizioa.

• Maila baxuko eta altuko komunikazio geruzak garatzea informazioaren transferentziarako eta sistemaren kontrolerako. Datuen pertsistentziaren geruzaren garapena ondoren moduluak garatzeko.

 

EMAITZA

• Ebaketa eta panelaketa lerro automatizatuaren dimentsionamendua simulaziorako DES erreminten bitartez.

• DES simulazioan oinarritutako fabrikazio estrategien definizoa.

• Xede askoko optimizazio erregelen definizioa ekoizpen eskakizunerako soluzioaren dimentsionamendurako Manutentzio sistemen lay out orokorra.

• Manutentzio sistema berriaren elementu batzuen xehetasunezko garapena.

• Sistema osoaren datuen komunikazio eta pertsistentziako geruzen garapena.

KIDEAK

Proiektuan IDEKO-k eta DANOBAT-ek hartu dute parte.

ERAKUNDE FINANTZATZAILEA