ESKATU INFORMAZIOA

 
JARDUNALDIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

JARDUNALDIAK ETA KURTSOAK

Ezagutu itzazu biki digitalen azken teknologiak, aktiboen portaera hobeto iragartzeko.

Jardunaldiaren deskribapena:

Digitalizazio prozesuak eragin handia izan du Industria 4.0-an. Biki digitalen teknologia da sektore hauetan iraultza ekartzen ari diren teknologia digitaletako bat.

Biki digital bat aktibo baten irudikapen birtuala da, bere errendimendua eta akats potentzialak hobeto ulertzeko eta iragartzeko. VIRTUAL izeneko Elkartek proiektua haratago doa, eredu fisikoen gaineko ezagutzak biki horiek sortzeko jada erabili diren datuen ereduetan aplikatuz eta ikuspegi hibridoetara joanez, bien ahalmenei etekina ateratzeko. 

Nori zuzendua:

Gerente, arduradun eta zuzendari teknikoei zuzenduta, beraien enpresetan produktu edo zerbitzuen digitalizazio prozesuak gehitzeko beharra eta digitalizazioaren bitartez negozio-aukerak antzematen dituztenak.

Zergatik da interesgarria?

Eredu horiek lehen urratsa izango dira diseinu-, operazio- eta mantentze lanen-prozesuak bizkortzeko, baita  zerbitzuen salmenta-estrategiak garatu nahi dituzten enpresentzako ere.

Zatoz teknologia berri hauek ezagutzera, horretarako eman ezazu izena azpian aurkituko duzun formularioan.

Gai-zerrenda:
Bertan ikusiko dugu elkar!

Bizkaia Aretoa UPV/EHU, Baroja hitzaldi-aretoa
2019-10-08 / 2019-10-08
5H. 30M.
9:00 - 13:30
Presentziala
Dohainik
Virtual proiektuaren enpresa partzuergoa
Gaztelera