ESKATU INFORMAZIOA

 
JARDUNALDIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

JARDUNALDIAK ETA KURTSOAK

IDEKOK konpositeko piezen fabrikazio automatizaturako egindako aurrerapenak aurkeztuko ditu JEC World 2023n

IDEKOk karbono-zuntzezko pieza bat eta beira-zuntzezko beste bat erakutsiko ditu, prozesu automatizatu, jasangarri eta eraginkorren bidez garatuak. Horien bidez, kalitatea hobetzea, ibilgailuen pisua murriztea eta garraioak ingurumenean duen eragina arintzea lortzen da.

Lehena,karbono-zuntzezko pieza bat da, eta bere stand-ean egongo da ikusgai. ADMPⓇ teknologiaren bidez fabrikatua da aeronautika-sektorerako fabrikazio-prozesua optimizatzeko.

Bigarrena, berriz, “Mobility Planet”-en, Espainia IV. Pabilioiaren ondoan, erakutsiko den berrikuntza da, eta tren-sektorerako piezen fabrikazio automatizatuko prozesuak hobetzea du helburu. Beira-zuntzezko pieza bat da, eta ontze ultramoreko aurreinpregnatuetan (UV) oinarritutako prozesu azkar baten bidez egin da.

Prozesu berri horiek osatzeko, doitasun handiko mekanizazio eta muntaia robotizatuko soluzioak eta 3D ikusmen sistemak erabiltzen dira, era guztietako osagai eta erreminten jarraipena, neurketa eta ikuskapena egiteko.

Bisita gaitzazu AEMACek EspañaIV pabiloian duen Hall 6, G86 stand-ean. Bertan Tecnalia, Talgo, Ziur, Polymec, Titania, Aimen eta Aimplas-ekin izango gara standa elkarbanatzen.

PARIS-NORD VILLEPINTE Exhibition center
2023-04-25 / 2023-04-27
Todo el día
09:00-18:00
Presencial
Consigue tu pase gratis introduciendo el código EXH1089855585 en el registro
JEC WORLD
INGLES

JEC 2023. The world’s Leading International Composites Show-ra inskripzioa

Indarrean dagoen Lege Organikoan xedatutakoa betez, interesdunak eskubidea dauka berari buruzko informazioari ematen zaion tratamendua ezagutu, zuzendu, baliogabetu edo aurkatzeko. Horretarako, idatzi bat bidali beharko du aipatutako helbidera edo mezu bat info@ideko.es helbide elektronikora. Era berean, baimena ematen du bere datuak Elgoibarko (Gipuzkoa) Arriaga Industria Poligonoko 2an helbidea duen IDEKO Koop.Elk.arena den fitxategi automatizatura pasa daitezen, goian esandako eskubideak fitxategi honetan dituen datuen gainean erabili ahal izango dituelarik. Baimena ematen du, halaber, informazio hori erabiltzeko berarekin harreman komertzialak izateko eta edozein bide erabilita gure elkartearen produktu eta zerbitzuen informazioa eta publizitatea bidaltzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, gure Pribatutasun Politika kontsultatu dezakezu.