ESKATU INFORMAZIOA

 
JARDUNALDIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

JARDUNALDIAK ETA KURTSOAK

Soluzioak eskaintzen dituen aukerei zabalkundea eman eta adimen lehiakorrari garrantzia emateko helburuz, ikerketa-erakundeak datorren azaroaren 23an antolatu du INNGUMA DAY. Jardunaldiak aukera eskainiko dizu tresnaren prestazioetan sakondu, garapenean sartutako azken nobedadeak ezagutu eta erabiltzeko aholkuak jasotzeko.  

Saioa irekita dago bezero direnei zein oraindik erabiltzaile ez diren pertsona eta erakundeei. Aipatzekoa da antolatu dela soluzioaren hobekuntza eta optimizazio testuinguru batean. Izan ere, orain gutxi bere izendapena aldatu du eta funtzionaltasun berriak hartu ditu bere barnean, erabiltzailearen esperientzia hobetzen dutenak.

Goizeko 9:00etan abiatuko den topaketan erabilera demostrazioak egongo dira eta  baita hiru lantegi praktiko ere merkatuaren adimenaren, adimen teknologikoaren eta ingurune lehiakorraren zaintzaren inguruan.

Jardunaldiarekin amaitzeko eztabaida ireki bat egingo da INNGUMAren inguruan. Bertan, bildutakoen parte hartzea bilatu nahi da, beraien proposamen eta iradokizunak entzun eta elkarreragitea sustatzeko garapenaren arduradunekin.

Garrantzitsua! Etorriko diren guztiek ekarri beharko dute beren ordenagailu eramangarria!

Plaza kopuru mugatua egongo da!

IK4-IDEKO- Txillida gela
2017-11-23
4h
09:00 - 13:00
Presentziala
Dohain
IK4-IDEKO
Erdera

INNGUMA DAY-ra inskripzioa

Indarrean dagoen Lege Organikoan xedatutakoa betez, interesdunak eskubidea dauka berari buruzko informazioari ematen zaion tratamendua ezagutu, zuzendu, baliogabetu edo aurkatzeko. Horretarako, idatzi bat bidali beharko du aipatutako helbidera edo mezu bat info@ideko.es helbide elektronikora. Era berean, baimena ematen du bere datuak Elgoibarko (Gipuzkoa) Arriaga Industria Poligonoko 2an helbidea duen IDEKO Koop.Elk.arena den fitxategi automatizatura pasa daitezen, goian esandako eskubideak fitxategi honetan dituen datuen gainean erabili ahal izango dituelarik. Baimena ematen du, halaber, informazio hori erabiltzeko berarekin harreman komertzialak izateko eta edozein bide erabilita gure elkartearen produktu eta zerbitzuen informazioa eta publizitatea bidaltzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, gure Pribatutasun Politika kontsultatu dezakezu.