Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
SPRIk, Basque Enterprise Europe Network (EEN) partzuergoko koordinatzailea, eta Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI) EUREKA ekimenari eta bere nazioarteko lankidetza teknologikorako finantzazio programei buruzko hitzaldi bat elkarrekin antolatuko dute.
EEN Sareak eta CDTI-ren Kanpoko Sareak zerbitzu ezberdinak eskaintzen dituzte EUREKA tresnen bidez finantzatu daitezkeen eta merkatutik gertu dauden I+Gko proiektu transnazionaletan interesa daukaten enpresei, 45 herrialde eta 4 kontinenteetako kideekin lankidetza erraztuz:
- Sareko Proiektuak - malgutasuna eta bizkortasuna
- EUREKA klusterrak - industriak bultzatutako ekimen estrategikoak
- EUROSTARS - I+Gan intentsiboki jarduten duten ETEi zuzendua
Hitzaldi dinamikoa izango da, non, programen ezaugarriak eta abantailak sakonago ezagutarazteko helburuarekin, berrikuntzako sistemako zenbait eragileek parte hartuko duten.
Jardunaldiaren amaieran, CDTIko teknikarien eta aldez aurretik eskatutako erakundeen arteko aldebiko bilerak ospatuko dira. Horretarako, interesatutako erakundeek BILERA ESKAERA-INPRIMAKIA bete eta bidali beharko dute 2018ko Abenduaren 10a baino lehen (teknikarien arreta imprimakia jasotze ordenaren arabera antolatuko da).
Auditoriumaren edukiera mugatua denez gero, estekaren onen bitartez aldez aurretik izena ematea ezin bestekoa da. Jardunaldiaren agenda hurrengo orrialdean zehazten da.
Eman izena eta eskatu zure hitzordua
#TallerEureka #Internacionalizacion #financiacion #Eurostars
#EurekaClusters
AGENDA
09:30 Izen-ematea
10:00 Ongietorria eta jardunaldiaren hasiera -
Arturo Antón,
SPRI- Basque Enterprise Europe Network-ko koordinatzailea
10:10 EUREKA ekimena I + Gko enpresa-lankidetza
transnazionalen esparru gisa -
Oscar González, CDTIko EUREKA taldea
10:30 EUREKA Sareko Proiektuak: bottom-up, malgutasuna eta bizkortasuna
- EUREKA Sareko proiektuen sorrera errazten, Saioa Mondragón Programen Arduraduna Tekniker-en
- Jordi Espluga, CDTI-ren Hego Koreako ordezkaria
11:00 Zer eskaintzen dio Enterprise Europe Network-ek EUREKAn interesa duten enpresei? - Arturo Antón, SPRI- Basque Enterprise Europe Network-ko koordinatzailea
11:15 Espainiar erakundeentzako CDTI-ren Kanpoko Sarearen zerbitzuak- Jordi Espluga, CDTI-ren Hego Koreako ordezkaria
11:30 Kafea - networking
12:00 EUREKA klusterrak: ikuspegi sektorial eta estrategikoa
- Klusterren aldeko euskal enpresen apustua, Juanan Arrieta, IK4 IDEKOren nazioarteko I+G proiektuen zuzendaria
- Joseba Bilbatua, Fabrikazio Aurreratuko Cluster SMART-en zuzendaria.
12:30 Eurostars: I+Gan intentsiboki jarduten duten ETEi zuzendua
- E!12063 – BAMBOO proiektua, José Lens LAINTEC - DAISALUX-ko I+G zuzendaria
-
Oscar González, CDTIko EUREKA taldea
13:00 Amaiera- Arturo Antón, SPRI- Basque Enterprise Europe Network-ko koordinatzailea
13:10 Aldebiko bilerak