2.MAILAKO TERMOGRAFIA ZIURTAGIRIA LORTZEKO KURTSOA
Ekainaren 8tik 12ra, 2. Mailako Termografia ziurtagiria lortzeko ikastaroa egingo da IK4-IDEKOren instalakuntzetan. Ikastaroan zehar ikaslea 2. Mailako ziurtagiria lortzeko prestatuko da eta honako gaiak izango dira ikasgai:
- Erradiazio infragorriei buruzko dagozkion gaiak irakatsiko dira, infragorrien fisika, beroa, erradiazio infragorriak neurtzeko ekipamendua eta beraien aplikazioari buruzko ezagutzak sakonduz eta handiagotuz
- 2. Mailako Termografoa izanik, 1. mailako ziurtagiria dutenak orientatzeko gai izango da hurrengo gaietan: ekipoaren aukeraketa, teknikak, limitazioak, datuen analisiak, neurri zuzentzaileak eta txostenak.
Ikastaroa 1. mailako ziurtagiria dutenei eta IR termografiari buruzko ezagutza zabalagoa izan nahi dutenei bideratuta dago.
Baldintzak:
- 1. mailako titulazioa izatea
- Termografia arloko arauetan gomendatzen den esperientzia izatea
- Kasu praktiko bat prestatzea, 2. mailako ikastaroan aurkezteko(lan hau ITCra bidaliko da, egiaztagiria lortzeko baldintza baita.)
Ikasketa ziurtagiria
Azterketa gainditu eta bestelako beharrak betetzen dituzten ikasleek, ziurtagiria jasoko dute.
Prezioa: 1900€ (BEZ barne)
Ziurtagiria lortu nahi izanez gero, izena eman AECTIR web gunearen bidez.