Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago jaso dezakezu Cookie Politika orrian.

Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
DOKTORE TESIAK

Gure artikulu zientifiko, tesiak, metodoak, memoriak eta zabalkunde teknologikoa.

EGILEAK:

Makina-erreminta jasangarriak diseinatzeko eredua

Makina-erreminta jasangarriak diseinatzeko eredua

Garai batetik hona, antolaketa aldaketa handiak egin eta onartu behar izan dituzte makina-erreminten enpresa fabrikatzaileek. Besteak beste, arrazoi hauek eragin dituzte aldaketa horiek: merkatuen globalizazioak, ekoizpen zentroen deslokalizazioak, lehengaiak eskuragarri egoteko ziurgabetasunak eta Txinako zein gainerako herrialde asiarretako fabrikatzaileen mehatxuak, fabrikazio kostu txikiagoak eta teknologia xurgatzeko gaitasun handia baitauzkate.

Horrek eragin handia izan du makina-erreminta fabrikatzen duten enpresa txiki eta ertainetan, eta horiexek dira sektorean gehiengoa. Enpresa horiek beren negozio ereduak birpentsatu behar dituzte, kostu txikiko merkatuetatik datozen produktu berri mordoen aurrean biziraun ahal izateko. Makina-erreminten Fabrikatzaileen Espainiako Elkartearen arabera, berriro zehaztu behar dira enpresen lehiakortasun ardatzak, merkatuan iraun eta ekoizpen sistema lehiakorren irtenbideak eskaini ahal izan ditzaten.

Aldaketa egoera horri erreparatuta, makina-erremintaren sektorean eta beste azpisektore industrial askotan berrikuntzaren bidezko desberdintzapenean egongo da datozen urteotan gakoa. Berrikuntza teknologikoa giltzarria izango da datorren belaunaldian. Izan ere, desberdintzapena da lehiakortasunaren oinarria; kalitateari, kostuari eta epeari bakarrik begiratuz gero, badirudi ez dela bideragarria denboran iraungo duen abantaila lortzea.

Makina-erreminta jasangarriak diseinatzeko eredu integratu bat proposatzen da doktoretza tesi honetan. Produktuak berritzeko politikak sustatzeko ezinbesteko premia daukate estatuko eta Europako makina-erremintaren fabrikatzaileek, eta jasangarritasunean oinarritutako makina-erremintak izan behar du politika horien emaitza. Bada, premia hori estaltzeko asmoz ari da garatzen eredua. Metodologia batean oinarritzen da proposatutako eredua, eta makina-erreminta berrien diseinu prozesuari ekonomia, ingurumen eta gizarte alderdiak txertatzen dizkioten tresnek eusten diote eredu horri.

INFORMAZIO GEHIAGORENTZAT JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN

(34)943 748 000