Artikulu honen helburua da hondar tentsioak zer diren azaltzea: horien jatorria, zer-nolako eragina duten piezaren bizitza baliagarrian eta zein den horiek neurtzeko gehien erabilitako metodoa. Hondakin tentsioak neurtzearena oso interesgarria da piezak eta osagai kritikoak fabrikatzeko industriarentzat; gainera, hainbat sektoretan: automobilgintza, aeronautika, ontzigintza, industria nuklearra, energia sorkuntza eta beste hainbat. Izan ere, piezaren kalitatea bermatzen du horrek.