Material gurpildunean erabilitako ardatz muntatuen egituraren osotasuna oso garrantzitsua da segurtasunerako. Dokumentu honetan ardatz kofadunen ikuskapenerako baliagarriak diren ikuskapen teknologia berriak garatu dira tenika elektromagnetikoetan eta ultrasoinuen saiakuntzetan oinarrituta. Teknologia honen aurrerapenak eta eskuz ikuskatzeko existitzen diren beste teknika batzuk konparatuta, funtsezko desberdintasuna da teknologia honekin ikuskapena in situ egin daitekeela, trenaren ardatzak eta bogieak atera beharrik gabe eta ardatz muntatua oso-oso gutxi desmuntatuta. Zunda mota biak (UT eta EM) ardatzaren edozein aldetan 0,5 mm-ko sakonera duten pitzadurak antzemateko garatu dira. Ultrasoinuen teknika ardatz osoa ikuskatzeko erabili daiteke, baina ez behar besteko sentikorra gainazalean sakonera gutxiko hausturak antzemateko. Horrenbestez, ultrasoinuen teknikarekin gainazalean hausturek eragindako pitzadurak antzeman ezin badira, orduan teknika elektromagnetikoa erabiliko da.