Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago jaso dezakezu Cookie Politika orrian.

Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
ARTIKULU ZIENTIFIKOAK

Gure artikulu zientifiko, tesiak, metodoak, memoriak eta zabalkunde teknologikoa.

EGILEAK:

Laser ebaketa parametroek eta piezen kalitateak altzairuzko txapen gainazalaren osaketan eta konposizioan duten eragina

Laser ebaketa parametroek eta piezen kalitateak altzairuzko txapen gainazalaren osaketan eta konposizioan duten eragina

Txapa metalikoen laser bidezko ebaketak inplementazio handia dauka bere malgutasuna eta kostu baxua direla eta. Prozesuan gertatzen diren fenomeno multifisikoek materialaren propietateak ebaketa parametroetan eta lortutako kalitatean eragiten dute. Horrek, materialaren propietateetan dagoen aldakortasunarekin eta bere gainazaleko egoerarekin batera, mozketa galerak eragin ditzake ingurune produktiboan, eta horiek galera ekonomikoak dakartzate.

Gaiaren inguruan dagoen informazio eskasia argitzeko, hurrengo artikuluan altzairuzko txapen konposizioaren eragina aztertzen da eta baita lortutako kalitatea ere. Entseguak 4kW-eko potentzia duten ebaketa makina batean egin dira, alboko zimurtasuna eta bizarra ebaluatuz kalitate parametro moduan.

Hiru altzairu mota testeatu dira osaketa ezberdinekin eta material horien zati bati mekanizatze edo ugertze prozesuak aplikatu zaizkio gainazaleko eragina aztertzeko.

Emaitzek frogatu egin dute osaketa eta akaberak mozketaren ezaugarrietan eragiten dutela. Alde batetik, egiaztatu egin da gainazaleko ugertzeak eragin negatiboa sortzen duela ebaketa kalitatean, mozketa abiadura eta ondoriozko kalitatea murriztuz. Bestalde, osaketa ezberdinetarako egindako azterketak silizio eta sufre kantitateek ebaketa prozesua baldintzatzen dutela adierazten du.   

ALDIZKARIA/HITZALDIA:

22 CMH. Congreso de Fabricación Avanzada y Máquina-Herramienta

INFORMAZIO GEHIAGORENTZAT JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN

(34)943 748 000

ARTIKULU ERLAZIONATUAK

Ez dago artikulu erlazionaturik