ESKATU INFORMAZIOA

 
ARTIKULU ZIENTIFIKOAK

Gure artikulu zientifiko, tesiak, metodoak, memoriak eta zabalkunde teknologikoa.

EGILEAK:

Uretan murgiltzearen ondoriozko zahartzeak dakartzan ondorioak liho eta jute zuntzezko biokonposatuen propietate mekanikoen gainean nanoindentazioaren eta makurdura probaren bitartez ebaluatuak

Uretan murgiltzearen ondoriozko zahartzeak dakartzan ondorioak liho eta jute zuntzezko biokonposatuen propietate mekanikoen gainean nanoindentazioaren eta makurdura probaren bitartez ebaluatuak

Liho eta jute zuntzak libra zuntz merkeak dira eta erraz eskuratzekoak, eta matrize polimerikozko material konposatuak indartzeko erabili ohi dira. Halere, hezetasuna erraz xurgatzen duenea, barruko produktu ez-estrukturaletarako erabiltzen da. Azterlan honetan, epoxi bioerretxinazko biokonposatuak fabrikatu ziren, liho eta jute zuntzekin indartuta, eskuz kokatzeko metodoa erabiliz, eta nanoindentaziorako eta makurdurarako dituzten propietateak ikertu ziren.

Uraren xurgapenak nanoindentazioan eta makurdura propietateetan dituen efektuak aztertzeko, uretan murgildu ziren biokonposatuen laginak. Zehazki, ur desmineralizatuan sartu ziren, 25 gradutan, eta 961 ordutan eduki ziren uretan sartuta. Uretan sartutako laginen nanoindentazio portaera eta makurduta propietateak ebaluatu ziren, eta emaitza lagin lehorrekin konparatu zen. Hezetasunaren xurgapen portzentajea eta difusio koefizientea (D) handiagoak dira jutez indartutako laginetan lihoz indartutakoetan baino.

Ikusi zen espezimen mota bietan makurdura propietateak gutxiago dira hezetasunaren xurgapen portzentajeak gora egin ahala. Liho lehorrezko biokonposatuen eta liho hezezkoen makurdurarekiko erresistentziak eta makurdura moduluak alderatuta ikusi zen lagin hezeek ia %40 erresistentzia gutxiago zutela eta beren makurdura modulua %69 txikiagoa zela, liho lehorrezko laginen aldean. Jutezko lagin hezeek %60 indar gutxiago zuten eta beren modulua %80 txikiagoa zen lagin lehorren aldean. Nanogogortasunaren balioa jaitsi zen 0,207 GPa-tik 0,135 GPa-ra liho lehorrezko laginean uretan sartu ondoren.

ALDIZKARIA/HITZALDIA:

Journal of Composite Materials

INFORMAZIO GEHIAGORENTZAT JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN

(34)943 748 000