Duela gutxi eredu misto
isótropo-zinematiko bat proposatu da, zeinak egoki erreproduzitzen duen
deformazioaren noranzkoa alderantzikatzean agertzen den portaera mekaniko
iragankorra. Eredu horretan, gogortze
isotropoa deformazio efektibo baten kontrolpean dago, eta gogortze zinematikoa,
berriz, Bauschinger efektua kontuan hartzen duren adierazpide fenomenologiko
batetik abiatuta bilakatzen da. Lan honetan, formulazio
hau zabaldu da kasu orokorrago batera, non deformazioaren hainbat
alderantzikapen zikliko aplikatzen diren. Eredua balidatu ahal izateko, iraganaldi askoko bihurdura saiakuntza
batzuk egin dira, tarteko tenperaturetan eta deformazioaren alderantzikapen
ziklikoekin, CMn altzairu batean. Iragarpenen eta kurba
esperimentalen arteko doikuntza bikaina da, kontuan izanda ez dela beharrezkoa
izan parámetro gehigarririk sartzea jatorriko formulazioan.
https://www.ceit.es/es/133-publicaciones-cientificas/4503-combined-model-to-describe-both-the-mechanical-and-microstructural-transients-under-a-reversal-of-strain