Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

ESKATU INFORMAZIOA

 
PROIEKTUAK

Berrikuntza Teknologikoaren Gestio Integralerako garapen eredu propioa.

VISUP 3D

3Dn ikusteko sistema landu gabeko piezak lerrokatzeko

VISUP 3D

Bolumen handiko pieza landugabeak (<1m3) lerrokatzeak doitze denbora luzea eskatzen du, kasu batzuetan mekanizazio prozesua bera baino luzeagoak. Pieza horiek mekanizatu aurretik beharrezkoa da honako etapen arabera jokatzea:

Makinatik kanpo:
1. Bermatzea nahikoa gainmaterial badagoela mekanizatu beharreko pieza landugabearen azalera guztietan.
2. Piezaren ahokadura egokiena kalkulatu aipatu gainmaterial hori bermatzeko.
3. Ahokaduran oinarrituz kokapen erreferentziak lortzea.

Makinan bertan:
1. Aurretiazko erreferentzien arabera pieza lerrokatu eta doitzeari ekin.
2. Mekanizazioarekin hasi.

 

ERRONKA

VISUP3D sistema garatu da, ikusmen artifizialeko sistema duen produktua tamaina handiko pieza landugabeak neurtu, ahokatu eta lerrokatzeko.

Helburua da mekanizatu beharreko landugabeko piezak doitzeko soluzio eraginkor bat lortzea, denbora aurrezten lagunduko duena eta bermatuko duena kalitatea, bai aurretiaz beste prozesu batzuetatik (fundizioa, forma edo mekanosoldadura) datozen landugabeko piezen kasuan eta baita mekanizazio prozesuarena berarena.

Soluzio hau zuzenduta dago tamaina handiko piezak mekanizatzen dituzten enpresei.

 

EMAITZA

VISUP3D arkitektura modularrean oinarritzen da, doitze-prozesuaren bi fase nagusiekin bat etorriz: Neurria eta ahokadaura, lehenik eta lerrokatzea ondoren.

Makinatik kanpora neurtu eta ahokatzeko, fotogrametriako teknologia erabiltzen du, ahalbidetzen duena landu gabe dagoen pieza neurtzea, amaierako geometria-alderatzea pieza jakin baten CAD/CAM sistemekin, Best Fit-aren kalkulua egitea ahokadura espezifikorako software baten bidez, eta erreferentziak identifikatzea. Makinaren barruko lerrokatzea aipatu erreferentziak jartzearen bitartez egiten da.

Sistemarekin denbora-aurrezpen nabarmena lortzen da doitze-prozesuetan: %70 artekoa neurketa, ahokadura eta lerrokatze faseetan. Doitze-denborak murrizteak ahalbidetzen du produktibitatea handitzea, makina eta langileen erabilgarritasuna handituz. Bere maneiua erraza da eta, beraz, ez ditu behar kualifikazio handiko erabiltzaileak.